CD. ILUNION vs Bidaideak Bilbao BSR

17 Otsaila 2017

Bidaideak Bilbao BSR taldeak Kopako final laurdenetan izango duen aurkaria ezagutu du. Bilbotarrek Madrilgo CD Ilunion izango dute aurkari.

Bidaideak eta Ilunion taldeek bi aldiz elkar ikusiko dute zazpi egunetan, izan ere larunbatean Ohorezko Mailako 14. Jardunaldian ere elkarren aurka jokatuko dute.

0

Oviedoko Udaleko prentsa aretoan egin zen zozketa eta Bidaideak BSR taldeko ordezkariez gain, gainontzeko taldeetako ordezkariak ere izan ziren: CD Ilunion, Amiab Albacete, Fundación Grupo Norte, Amfiv Vigo serie buruak eta Getafe BSR, Mideba Extremadura eta Ace Gran Canaria.

 

Bidaideakek Otsailaren 25ean jokatuko du Ilunionen aurkako final laurdenetako partidua 10etan, Ventanielles pabilioian.

 

Irabaziz gero, finalerdiak egun berean jokatuko lituzkete 16.30etan Grupo Norte Valladolid eta Ace Gran Canaria taldeen arteko partiduko irabazlearen aurka.

 

Gainontzeko kruzeak honakoak dira: Amiab Albacete vs Getafe BSR eta Amfiv Vigo vs Mideba Extremadura. Partidu hauetako irabazleek jokatuko dute finalerdietako beste partidua.

 

Hirugarren eta laugarren postua eskuratzeko partidua, Otsailaren 26an, Igandea, ospatuko da 9.45etan Pumarín kiroldegian. Eszenatoki berdinean ospatuko da finala 12etan.

 

CD. Ilunion Madrildarrak dira faborito nagusiak, iaz ere txapelketa beraiek irabazi baitzuten. Aurten txapelketa orekatuagoa espero da.

 

Bidaideak iaz lortutako 3. Postua hobetzeko helburuarekin doa Asturiasera.

 

CD. ILUNION vs Bidaideak Bilbao BSR

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 606016311(Javier)
  • 654445281(Unai)
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).