Leioa WLB Malagara doa hirugarren garaipenaren bila
18 Azaroa 2016
Leioarrek CW Marbella taldearen aurka jokatuko dute Torre del Mar-en, eta hirugarren garaipena segidan lortzea dute helburu (larunbata, 17:00etan).
Leioa WLB Malagara doa asteburu honetan, lehen mailako azken postuan dagoen CW Marbellaren aurka jokatzeko. Leioarrak azken bi partidak irabazi dituzte eta bolada on oni jarraitzea izango dute helburu.
Denboraldiko desplazamendurik luzeena momentu onean dator Leioa WLB taldearentza, izan ere azken bi garaipenei esker, sailkapenean postuak igotzen dabiltza. Momentu honetan bosgarren postuan daude 7 punturekin.
Sailkapenean postuak igotzen jarraitzeko Leioarrek Marbellari irabazi beharko diote. Andaluziarrek oraindik ez dakite zer den partida bat irabaztea, hein handi batean baja garrantzitsuak dituztelako eta azken postuan daude sailkaturik.
Leioak aldaketa garrantzitsu batzuk izango ditu pasa den astean jokatu zuen taldearekin alderatuz. 4 aste jokatu ezinik egon eta gero Ane Garcia berriz ere jokatzeko moduan izango da. Jon Lopez entrenatzaileak ezingo du Ane Jaime atezainarekin kontatu, izan ere Hortaren aurkako azken partidan lesionatu egin baizen. Bere ordez Ana Ramosek jokatuko du, Leioa Waterpolorekin aurreneko partida jokatuko duelarik lehen mailan.

