EMAKUMEA ETA NUTRIZIOA
20 Maiatza 2014
Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna ospatzeko, Kulturako Foru Saileko Kirolen eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak eta Bizkaia Bizkaialde Fundazioak hitzaldi bat antolatu dute, Emakumea eta Nutrizioa izenburupean, gogorarazteko zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea eta ildo horretan zein funtsezkoak diren jarduera fisikoa eta elikadura.
Hitzaldia «Kirola osasunaren bidea» programaren barruan sartzen da; izan ere, programa horren bidez, Foru Aldundiko Kultura Sailak sedentarismoa desagerrarazteko eta jarduera fisikoak zein era askotako elikagaiak eta elikadura orekatua sustatzeko bultzatzen dituen ekimen guztiak biltzen dira. Hori guztia funtsezkoa da osasuna mantendu eta hobetzeko nahiz gaixotasunak prebenitzeko.
Izena emateko buletina (Deskarga)

