Bizkaialde

Emakumeen taldekako itsas miliaren bosgarren edizioa Bilbon ospatuko da urriaren 29an

19 Urria 2017

Bilbon korrituko den Emakumeen Taldekako Itsas Miliaren edizio berri honen antolatzaileak Bizkaia Bizkaialde Fundazioa eta Santutxuko Club Bilbao Atletismo dira.
Inskripzioa doakoa da kategoria guztietan eta epea irekita dago urriaren 22ra arte Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren web orrian (www.bizkaialde.net).

Bilbo, 2017ko urriak 19. Urriaren 29an Emakumeen Taldekako Itsas Miliaren bosgarren edizioa korrituko da Bilbon. Lasterketa Bizkaiko Atletismoko Federaziaren egutegiaren barruan sartzen da, hiriko zirkuitu baten burutuko da, Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan, eta 1.851,85 metroko ibilbidea izango du.
Bizkaia Bizkaialde Fundazioak eta Santutxuko Club Bilbao Atletismok antolatzen duten lasterketa honetako partaidetza taldeka antolatuko da eta parte hartu nahi duten emakume guztientzat dago irekita, kategoriarik aintzat hartu gabe eta atleta federatuak edo federatu gabeak izatea gorabehera.
Talde bakoitzak gehienez sei parte hartzaile izan ditzake eta amaierako sailkapenerako taldeko lehenengo hirurek eskuratutako puntuek balioko dute. Aukera ematen da erakunde, enpresa, klub edo ikastetxe batek talde bat baino gehiago inskribatzeko kategoria berean eta horrelakoetan talde horren izena erakundearena gehi A, B, C eta abar izango da. Emakume batek talderik ez badauka inskripzioa era indibidualean egin dezake eta antolakuntza izango da pertsona hori talde baten sartuko duena lasterketa egingo den egunean bertan.
Kategoria irekian bi sailkapen desberdin ezarriko dira: bat Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren babesleak eta/edo laguntzaileak diren erakundeentzat eta beste bat askea, lagunek, senitartekoek eta abarrek eratzen dituzten taldeentzat.
Inskripzioa eta partaidetza
Inskripzioa doakoa da kategoria guztietan eta epea irekita dago urriaren 22ra arte Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren web orrian

Inskripzioa doakoa da kategoria guztietan eta epea irekita dago urriaren 22ra arte Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren web orrian (www.bizkaialde.net). Lasterketaren egunean bertan ezin izango da inskripziorik egin eta izena emango duten hasierako 60 inskripzioek baino ez dute parte hartuko. Emakumeen Eliteko kategorian atleta federatuek zuzenki bat gehiago korrituko dute.

Sariei dagokienez kategoria bakoitzeko hiru lehen taldeek garaikurrak lortuko dituzte. Lasterketa Bizkaiko Atletismoko federazioko epaileen taldeak kontrolatuko du. Froga amaituko duten kirolari guztiek janari-poltsa bat jasoko dute, eta baita erakunde antolatzaileek eskainiko duten opari bat ere.

Milla Marina

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).