Emakumezkoen Taldekako Itsas Miliaren aurkezpena
17 Iraila 2013
Kulturako foru diputatu eta Bizkaia Bizkaialde Fundazioko presidente Miren Josune Ariztondok eta Club Atletismo Santutxuko presidente Alex Carnerosek Kirol Etxean aurkeztu dute EMAKUMEZKOEN TALDEKAKO ITSAS MILIAren lehenengo edizioa, Bilbon egitekoa dena datorren igandean, irailaren 22an.
Bizkaia Bizkaialde Fundazioak, Santutxuko Atletismo Taldearekin batera, «BIZKAIALDE» Emakumezkoen Taldekako I. Itsas Milia antolatuko du. Proba hau Bizkaiko Atletismo Federazioaren egutegiaren barruan dago. Lasterketak hiriko ibilbidea bat izango du, 1851,85 metrokoa, eta Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan izango da. Taldeka hartuko da parte, eta nahi duten emakume guztiek eman ahal izango dute izena, edozein kategoriatan, federazioaren lizentzia izan ala ez. Talde bakoitzeko gehienez ere sei pertsonak eman dezakete izena, eta taldeko lehenengo hirurek puntuak lortuko dituzte azken sailkapenerako. Erakundeek (enpresek, klubek, ikastetxeek...) aukera izango dute lasterketan talde batzuk inskribatzeko; honela izendatuko dituzte taldeak: enpresaren izena gehi dagokion letra (A, B, C...).


