Etxean sendotasuna erakutsi nahi du Leioa WLB-k

12 Abendua 2018

Leioarrek CN Cuatro Caminos hartuko dute etxean larunbat honetan 18:00etatik aurrera, garaipena lortu eta goiko postuetara hurbiltzeko helburuarekin.

Askartza ikastetxeko igerilekuan elkartuko dira Leioa WLB eta CN Cuatro Caminos larunbat honetan Emakumezkoen Lehen Nazional Mailako zazpigarren jardunaldian.

 

Leioa laugarren postuan dago eta Cuatro Caminosek garaipen bakarra lortu du orain arte, bere mailatik urrun.

 

Leioak puntu garrantzitsua lortu zuen Dos Hermanas taldearen aurka eta orain laugarren garaipen bat bilatuko du lehen  hirukotetik ez atzeratzeko eta gabonetako geldialdira aurreikuspen onekin heltzeko.

 

Partiduaren garapena hurrengo estekan ikusi ahalko da: https://rfen.es/es/tournament/696708/match/74540495/results

 

Etxean sendotasuna erakutsi nahi du Leioa WLB-k

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).