Ezustekoa eman du beste behin Leioa WLB taldeak

12 Martxoa 2018

Leioarrek 14-13 irabazi diote Boadillari eta ezustekoa eman dute berriz ere, oraingoan hirugarren sailkatuaren aurka. Joko momentu ezin hobean aurkitzen dira bizkaitarrak.

Leioa WLB taldeak Askartza Guneko igerilekua bikain defenditu du berriz ere. Orain 14 egun liderrak bere partidua galdu bazuen, oraingoan Boadillakoak esku hutsik joan ziren 27 tanto eta etxekoen garaipenarekin bukatu zen partidutik.

Hiru puntu lortu zituen Leioak eta egutegiko parterik zailena bukatu du horrela (aurreneko, bigarren eta hirugarren sailkatuaren aurkako partiduak jarraian). Malda honetan bi garaipen eta porrot bat jaso ditu. Nahiz eta emaitza on hauek lortu, igoera aukerak ezinezkoak dira eskuinaldekoentzat.

Boadillaren aurkako partidua oso oldarkor hasi zuten. Lehen minutuetan Leioa aurretik jarri zen (3-2). Leioarrek erasoan gerra asko eman zuten eta atsedenaldi luzera 7-4 aurretik iritsi ziren.

Atsedenaldia ez zitzaien ondo etorri Jon Lopezen ordez aritu zen Gorka Sanchezi. Boadillak dena bere kontraerasoaren esku utzi zuen eta Leioak orduan 0-5eko partziala jaso zuen.

Burrunba horrek Leioarrak ukituta utzi bazituen ere, partidua orekaz kudeatu zuten eta hirugarren laurdena 10-10 b ukatu zen. Azken laurdenean, leioarrek jokoan nagusitasuna erakutsi zuten eta garaipena ziurtatu zuten. Bukaeran 14-13.

Leioarrek orain hilabete inguruko geldialdia izango dute. Hurrengo partidua Apirilaren 7an izango dute AE Santa Eulaliaren aurka Askartzako igerilekuan. Ziur gaude zaletuek berriz ere garaipenera arte eramango dituztela bizkaitarrak.

Partiduaren fitxa: http://www.rfen.es/publicacion/waterpolo/asp/ficha.asp?cod=18016

 

CRÓNICA - El Leioa WLB vuelve a sorprender

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).