Fundación Grupo Norte 61 vs Bidaideak Bilbao BSR 48

22 Abendua 2014

Sahilkapeneko bigarren postua lortzeko partiduan Fundacion Grupo Norte izan zen garailea. Lehenengo laurdeneko berdintasuna  arin apurtu zen eta Valladolidekoek beraien legea inposatu zuten. Sandomingokoek ez ziren eroso sentitu 40 minutuetan bi arazoengatik: alde batetik, bilbotarren akatsak jaurtiketetan eta bestetik pertsonalak. Asier Garciaren bostgarrena oso importantea izan zen partiduaren azkenengo minutuetan. Bigarren laurdenetik aurrera Fundacionek lortutako diferentzia mantendu ahal izan zuen amaiera arte.

Bilbotik zale asko Valladolidera hurbildu ziren partidua zuzenean ikusteko. Partiduan zehar gogor animatu zuten . Eta haien animoak eta abestiak momento guztietan  nabariak izan ziren. Giroa ezinbestekoa izan zen.

 

Lehenengo minutuetan bi taldeek erraz saskiratzen zuten. Oso minutu onak izan ziren erasoan eta defentsan. Maila ona erakusten ari ziren bai Bidaideak bai Fundacion baina lehenengo laurdeneko azken minutuan arbitroek Centenori teknika batekin zigortu zioten eta bilbotarrak 3 pertsonalekin eserlekura joan zen.  Laurdeneko azken partziala 14-13 zen.

 

Bigarrenean Tanghe belgiarra protagonista izan zen. Bilboko taldean Daniel Diazek hartu zuen ardura saskiratzeko baina pixkanaka pixkanaka Valladolidek diferentzia  haunditu zuen. Bidaideak ezin izan zuen ezer egin eta atsedenaldian emaitza 28-21 izan zen etxekoen alde.

 

Hirugarren laurdeneko hasieran diferentzia haunditu zen. Fundacionek bere erritmoa inposatzen zuen eta ondorioz 12 puntutako errenta lortu zuen. Grupo Norte eroso zegoen pistan eta aldiz bisitarien porzentaiak oso txarrak ziren. Orduan partiduko jokaldirik inportanteena gertatu zen. Asier Garciari teknika bat pitatu zioten protestatzeagatik. Jarraian bigarrena jaso zuen eta ondorioz partidua berarentzat bukatu zen. Getxotarren hutsunea definitiboa izan zen. Hortik aurrera zailtasunak nabariagoak izan ziren. Hala ere taldeak lanean jarraitu zuen. Eta ahaleginari esker aldea 5 puntuetara gutxitu zuten. Baina laurdeneko azken erasoetan Valladolidekoek berriro ere oso porzentai onak erakusten alde egin zuten (46-35).

 

Azkenengo laurdenean Fundacionek errenta mantendu ahal izan zuen. Bilbotarren irudia ona zen momento guztietan eta amaiera arte borrokatu zuten. Txurdinagako taldeak  bai pistan bai gradetan oso irudi ona utzi zuen baina multzoko bigarren posizioa Valladoliden gelditu zen. Bigarren faserako sahilkapena lortu eta gero bilbotarren helburua ez zen bete eta lehengo fasean bigarren multzoko hirugarren lekuan bukatuko dute.

 

Bigarren fasea urtarrilean hasiko da. Lehengo partidua Bidaideak Albaceten jokatuko du. Etxeko taldea, Amiab, aurten oso gogorra da eta beste multzoko bigarren lekuan bukatu du .

 

Saskiratzaileak:

Fundacion Grupo Norte Valladolid:

Lalo Prieto: 20 puntu / Sonia Ruiz: 2 puntu / Soria: 8 puntu /

D.Tanghe: 23 puntu / López: 11 puntu

Kanporatua: D.Tanghe.

 

Bidaideak Bilbao BSR:

Amadou Tijane: 12 puntu / Asier García: 6 puntu /  David Mouriz: 6 puntu.

Jorge Lerga: 1 puntu / José Leep: 3 puntu / Daniel Díaz: 20 puntu.

Kanporatuak: Jose Centeno / Asier García.

 

Árbitros: LOPEZ J.A. / VEGA A. / TEJIDO M.T.

 

                        Fundacion Grupo Norte 61 vs Bidaideak Bilbao BSR 48.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).