Garaipen garrantzitsua lortu du Leioa WLB-k

18 Abendua 2018

Leioarrek CN Cuatro Caminosi 10-6 irabazi diote gabon aurreko azken partiduan eta laugarren postuan bukatu dute urtea.

Leioa WLBk hiru puntu garrantzitsu lortu ditu Cuatro Caminos talde madrildarraren aurka 10-6. Atsedenaldirako abantaila polita lortu zuten 6-1.

 

Leioarrek partidua jokoan nagusi zirela hasi zuten baina madrildarrek ondo eutsi zioten etxekoen erasoei eta golak gutxinaka heltzen ziren (2-0).

 

Bigarren laurdena hasi bezain laster Cuatro Caminosek gola sartu zue eta orduan etorri zen Leioaren erantzuna. Defentsan gogor eta erasoan asmatuz, 4-0eko partziala lortu zuten. 6-1 atsedenaldira.

 

Atsedenaldia ez zitzaien ondo etorri etxekoei. Intentsitatea jaitsi zuten eta defentsan ahultasuna erakutsi zuten. Cuatro caminosek hori baliatu zuen 7-5era hurbiltzeko.

 

Hor bukatu ziren kanpokoen aukerak. Uxue Hernandezek hiru gol sartu zituen (6 guztira) eta 10-6 bukatu zen partidua.

Partiduaren fitxa: https://rfen.es/es/tournament/696708/match/74540495/results

 

El Leioa WLB suma un importante triunfo

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).