Getafe BSR – Bidaideak Bilbao BSR
31 Urria 2014
Azaroak 1 arratsaldeko 6 t´edietan. Cerro Buenavista Kiroldegia. Getafe
2. Taldeko Ohorezko mailako 4. ihardunaldia
Oso partidu importantea jokatuko du Bidaideak larunbatean. Bizkaitarrek denboraldiko hirugarren garaipena lortu nahi izango dute multzoko lehenengo posizoa ez galtzeko.
Momentu honetan hiru talde mantentzen dira berdinduta sahilkapeneko lehenengo lekuan: Mideba, Amivel eta Txurdinagako taldea.
Horrexegatik, garrantzi haundiko lehia izango da asteburu honetakoa. Helburu bikoiztuta lortuko lukete bilbotarrek garaipenarekin. Alde batetik, koparako sahilkapena gero eta hurbilago egongo da eta bestetik, urrats inportantea emango lukete denboraldiko bigarren zatian Txapelketa eskuratzeko taldean egoteko.
Astean zehar Sandomingok eta jokalari guztiek aurreko partiduaren akatsak zuzentzen egon dira. Ez da ahaztu behar pasa den larunbatean denboraldiko lehenengo porrota jaso zuela Bidaideak. Hau dela eta, bizkaitarrek ahalik eta lasterren irabazi nahi dute Midebaren partidua memoriaz betirako ezabatzeko.
.
Jokalari guztiak daude prest Madrilerako bidaiarentzat-. Getafe BSR taldeak garaipena behar du ere bai. Sahilkapenean madrildarrak atzetik daude garaipen bat gutxiagorekin eta galtzekotan aukera guxi geratuko litzaieke multzoko lau onenen artean egoteko. Madrilgo hegoaldeko klubean aurtengo aldaketarik nabariena eserlekuan dago. Iazko entrenatzailea, Abraham Carrion, Albacetera joan da aurtengo AMIAB zuzentzeko. Bere ordez, Pedro Fulgencio fitxatu dute. Aurtengo taldean 9 jokalari daude. Haien artean 3 aurpegi berri ikusi ahal izango dira. Javier Ayllon, FDI Alcorconeko jokalari ohia, Juan Carlos Gavira. Burgosetk datorrena, eta Balcerowski poloniarra..
Taldean beste bi jokalari kontutan hartu behar dira; Fran Lara eta .Bandura. Txurdinagakoak adi egon behar izango dira bigarrenarekin aurreko denboraldiko leían toki berean partiduko protagonistarik nagusiena izan zelako 32 puntu saskiratuz.

