Getafe BSR – Bidaideak Bilbao BSR

31 Urria 2014

Azaroak 1 arratsaldeko 6 t´edietan. Cerro Buenavista Kiroldegia. Getafe

2. Taldeko Ohorezko mailako 4. ihardunaldia

Oso partidu importantea jokatuko du Bidaideak larunbatean. Bizkaitarrek denboraldiko hirugarren garaipena lortu nahi izango dute multzoko lehenengo posizoa ez galtzeko.

Momentu honetan hiru talde mantentzen dira berdinduta sahilkapeneko lehenengo lekuan: Mideba, Amivel eta Txurdinagako taldea.

Horrexegatik, garrantzi haundiko lehia izango da asteburu honetakoa. Helburu bikoiztuta lortuko lukete bilbotarrek garaipenarekin. Alde batetik, koparako sahilkapena gero eta  hurbilago egongo da eta bestetik, urrats inportantea emango lukete denboraldiko bigarren zatian Txapelketa eskuratzeko  taldean egoteko.

Astean zehar Sandomingok eta jokalari guztiek aurreko partiduaren akatsak zuzentzen egon dira. Ez da ahaztu behar pasa den larunbatean denboraldiko lehenengo porrota jaso zuela Bidaideak. Hau dela eta, bizkaitarrek ahalik eta lasterren irabazi nahi dute Midebaren partidua  memoriaz betirako ezabatzeko.

.

Jokalari guztiak daude prest Madrilerako bidaiarentzat-. Getafe BSR taldeak garaipena behar du ere bai. Sahilkapenean madrildarrak atzetik daude garaipen bat gutxiagorekin eta galtzekotan aukera guxi geratuko litzaieke multzoko lau onenen artean egoteko. Madrilgo hegoaldeko klubean aurtengo aldaketarik nabariena eserlekuan dago. Iazko entrenatzailea, Abraham Carrion, Albacetera joan da aurtengo AMIAB zuzentzeko. Bere ordez, Pedro Fulgencio fitxatu dute. Aurtengo taldean 9 jokalari daude. Haien artean 3 aurpegi berri ikusi ahal izango  dira. Javier Ayllon, FDI Alcorconeko jokalari ohia, Juan Carlos Gavira. Burgosetk datorrena, eta Balcerowski poloniarra..

Taldean beste bi jokalari kontutan hartu behar dira; Fran Lara eta  .Bandura. Txurdinagakoak adi egon behar izango dira bigarrenarekin aurreko denboraldiko leían toki berean partiduko protagonistarik nagusiena izan zelako 32 puntu saskiratuz.

 

bilbo bsr

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).