Jardunaldi garrantzitsua

20 Urria 2020

Valentziako Astros talde zaila hartzeko unea iritsi da. San Inaziok bezala, valentziarrek garaipenengatik kontatzen dituzte partidak, baina azken hauek bilbotarrek baino bi partida gehiago jokatu dituzte, urriaren 3ko Sant Boi-San Inazio norgehiagoka euriagatik bertan behera geratu zelako.

Bi taldeak maila onean ari dira jokatzen eta ohikoa da euren partidetan beisbol ona ikustea, ia beti emaitzak estuak izaten dira eta zaleek zelaitik irteteko aukera dute ikuskizunaz gozatu izanaren sentsazioarekin. Oraingo honetan, Covid-19aren aurrean Bilbao Kirolak-en protokoloa dela eta, ezingo da ikuslerik izan, eta beraz sare sozialak jarraitu beharko dituzte bi taldeetako zaletuen partiduaren garapenaren berri izateko.

Larunbatean 17:00etan hasiko da lehia eta igandean 10:30etan. Astean zehar euria izan da protagonista, eta orain klimatologia hain txarra ez izatea besterik ez da geratzen.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).