Joventut Badalona BCR vs Bidaideak Bilbao BSR

20 Azaroa 2014

Bidaideak Catalunyaraino joanbehar izango da hurrengo larunbatean Badalonako Joventuten aurka jokatzeko. Zazpigarren ihardunaldia izango da eta bilbotarrek badakite garaipena garrantzitsua izan daitekeela Errege Koparako txartela eskiratzeko. Honekin batera Txapelketarako taldeko ateak zabalduko lirateke. Denboraldiko bigarren zatian onenen artean egoteko akatsak ezin dira egin eta Sandomingokoek  Badalonan garaipena lortu behar izango dute helburua betetzeko.

7. Ihardunaldia. Ohorezko Maila. Bigarren Taldea

 

Azaroak 22./ 19.15. / Palau Municipal D´Esports de Badalona

 

Arbitroak: Forero NJ. – Rubi J. – Mulet A.

 

Joandako partiduan Txurdinagan, Bilbao BSR garailea izan zen (68-46). Baina ez zen batere partidu erraza. Azken diferentzia haundia izan arren Badalonakoak partiduan zehar oso konpetitiboak izan ziren eta intensitatea 40 minutuetan zehar mantendu ahal izan zuten. Partidu horretan oso inportanteak izan ziren eserlekutik irten ziren jokalariak. Errotazioa luzeagoa da Sandomingoren taldean  eta entrenatzaileak seguraski partiduan  aprobetxatu nahi izango  du erritmo altua inposatzeko.

 

Aurtengo Joventut ohorezko mailako talde berria da eta haien helburu bakarra da maila mantentzea. Momentuz bakarrik partidu bat irabazi du. Izugarrizko sorpresa izan zen. Castillako taldeak Fundacion Grupo Norteren aurkako etxeko partiduan lan itzela egin zuen garaipena lortzeko. Bilbotarrek badakite larunbatean bi puntu eskuratzeko 40 minutuetan zehar  konzentrazioa ezin izango dutela galdu. Aste honetako entrenamenduetan lana gogorra izan da. Larunbateko partidua oso inportantea da eta garaipena ezinbestekoa da aurtengo helburuak betetzeko.

 

Bigarren multzoko beste bi partiduak hauek izango dira. Mideba liderra Malagara joango da eta kontu haundiz ibiliko da joandako partiduan Amivelek izugarrizko garaipena lortu zuen eta. Hirugarrenean Valladoliden Fundacion Grupo Nortek Getakeren aurka jokatuko du.

 

Joventut Badalona BCR vs Bidaideak Bilbao BSR

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).