Lan asko egin behar izan du Leioa WLB-k AESEren aurka
10 Apirila 2018
Leioarrek 10-7 irabazi diote talde kataluniarrari partidu trabatu batean eta azken 18 puntuetatik 15 lortu dituzte.
AESEren aurka lan bikaina egin dute leioarrek, naiz eta azken partiduetako joko ona ez erakutsi, garaipena lortu zuten. Pazientzia eta ekinaren ekinez hiru puntuak bereganatu zituzten.
Partidu hasieran Leioa hotz hasi zen. Aurkarien atera apenas hurbiltzen ziren eta AESE 0-2 aurreratu zen. Hutsarte bati eta jarraian erakutsitako erreakzioari esker berdinketa etorri zen lehen laurdena bukatu aurretik.
Bigarren laurdenean iritsi ziren leioarren minuturik onenak. Jokoan nagusi izan ziren eta atsedenaldira 6-4 iritsi ziren.
Hirugarren laurdenean, Leioa erlaxatu egin zen eta AESEk partidua nahi zuen tokira eramatea lortu zuen, 7-6 bukatuz.
Laugarrenean Leioarrek kataluniarrek baino gehiago zuten gordeta eta hiru puntuak bereganatu zituzten azken 10-7koarekin. Azken 18 puntuetatik 15 bereganatu dituzte.
Partiduaren fitxa: http://www.rfen.es/publicacion/waterpolo/asp/ficha.asp?cod=18032