Bizkaialde

Lehiaketaren oinarriak

24 Ekaina 2016

Lehiaketaren oinarriak

 

1 – Erakunde antolatzailea.

Bizkaia Bizkaialde Fundazioak, egoitza soziala   Bilbon duenak eta  IFK G95094637 duenak, “Bizkaialde gure kirolarekin” deritzon lehiaketa antolatu du.

 

2 – Facebookekiko loturarik eza.

Facebookek ez du sustapen hau bultzatzen, bermatzen eta administratzen eta ez dago, inola ere,  berari lotuta. Pertsona erabiltzaileak ez du Facebookekiko loturarik eta jakin daki bere informazioa Bizkaia Bizkaialde Fundazioa erakundeari zuzkitzen diola eta ez  Facebooki.  Emango duen informazioa lehiatuko den  pertsonaren partaidetza kudeatzeko baino ez da erabiliko.

 

3 – Lehiaketaren xedea eta mekanika

Bizkaialde taldeentzako produktu bat, sarrerak eta merchandisinga zozketatuko dira. Zozketan parte hartzeko jarraian ematen diren  oharrak bete behar dituzu:

a)       Facebooken duzun zure kontu errealetik egin klik Facebookeko Bizkaialderen orriko “Atsegin dut-en”.

b)       Egin klik lehiaketako argazkiko “Atsegin dut-en”.

c)       Erantzun zuzen lehiaketako galdera.

 

 

Lehiaketan bakarrik sartuko dira  galdera zuzen erantzun duten profilak.  Zuzen erantzun dutenen artean era aleatorioan hautatuko da pertsona erabiltzailea.

 

 

4 – Iraupena eta esparrua

Jarduera Bizkaian garatuko da. Lehiaketa hasteko data 2016/06/24 da eta 2016/09/30ean  amaituko da.

 

Gutxi gorabehera hilero gutxienez aste bateko iraupeneko zozketa 1 egingo da.

 

5 – Parte hartzeko beharkizunak

Sustapenean 18 urtetik gorako pertsona fisiko guztiek parte har dezakete, Bizkaian egoitza dutenak, Facebook Bizkaialde orri ofizialeko jarraitzaileak izango direnak eta Facebooken “erabiltzaile” erreal bat dutenak.

 

6 – Pertsona irabazlearen hautespena

Galdera zuzen erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da, era aleatorioan,  pertsona erabiltzailea aukeratzearen ondoreetarako. Hautespena RandomPicker aplikazioaren bidez egingo da. Aplikazio honek era aleatorioan egiten du  zozketa hautatu diren pertsona parte hartzaileen artean irabazlea aukeratuta. Emaitza bat eta esteka bat ematen ditu eta horrela egiaztatu egin daiteke zozketa zuzen eta era fidagarrian egin dela. RandomPicker legezko zozketa bermatzen duen zerbitzua da.

 

 

Lehen ahalegina egin eta 3 eguneko epearen barruan pertsona irabazlearekin harremanetan jartzea ez bada lortzen edo pertsona horrek sariari uko egiten badio, beste irabazle bat hautatzeari ekingo zaio eta aurrekoak saria erreklamatzeko bere eskubidea galduko du.

 

Halaber, sustapena amaitu ondoren, pertsona irabazlearen izena jakinaraziko da Bizkaialderen Facebook-eko kontuan.

 

Irabazleak beren saria hartzeko, Bizkaialde Fundazioak jarriko duen xedetik pasatzea dauka beren konpromiso

 

 

7- Sariak

Bizkaialde taldeekin lotuta dagoen soinekoa edo merchandisinga.

 

8 – Oinarriak onartzea.

Lehiaketan parte hartzeak berak honako Oinarri hauek onartzen direla adierazten du eta, beraz, oinarri hauek hala zati baten nola osorik onartzen ez direla adierazteak berak  esan nahi du pertsona parte hartzailea kanpoan geratuko dela eta, ondorioz, Bizkaialde Fundazioak ez du horrekin hartutako inolako obligaziorik bete beharrik edukiko.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).