Leioa WLB taldeak etxetik kanpo ere irabazten du

27 Martxoa 2017

Leioarrek, defentsa ia perfektu batekin CN Boadillari 6-9 irabazi diote Madrilen eta etxetik kanpoko partidetan konfiantza berreskuratu dute. Leioarrek 2016 amaieratik etxetik kanpo partidurik irabazi gabe zeuden.

Hiru puntuekin itzuli da Leioa WLB CN Boadillari irabazi eta gero. Etxetik kanpo puntu askok ihes egin die denboraldi honetan eta garaipen horrek garrantzia berezia du Bizkaitarrentzat.  Taldeak defentsan lan oso ona egin zuen.

86ko Mundialeko igerilekutik lan asko eginda eta defentsan intentsitate handiarekin irten zen. Erasoan eginiko bi jokaldi oni esker markagailuan aurrea hartu zuten eta lehen laurdeneko bukaerara 0-2ko emaitzarekin iritsi ziren.

 

Bigarren laurdenean madrildarrek estutasunean jarri zien bizkaitarrei eta markagailuan puntu bakarrera hurbildu zitzaien atsedenaldi luzearen aurretik.

Hirugarren laurdenak bi fase izan zituen. Laurdenaren hasieran bi puntuko aldea ezarri zuten eta handik gutxira minutu txar batzuen ondoren etxeko taldeak markagailuan aurretik jartzea lortu zuen 6-5.

Azken laurdena gelditzen zen aurretik eta Leioa WLB taldeak jokoaren erritmoa artu zuen Madrildarrei garaipena lortu ezinik utzi zien. 0-4ko partzial batek partidua ixteko eta hiru puntuak Leioara ekartzeko balio izan zuten. Bizkaitarrek bosgarren postua berreskuratu dute.

Partiduaren fitxa: http://www.rfen.es/publicacion/waterpolo/asp/ficha.asp?cod=16683

 

El Leioa WLB vence también a domicilio

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).