Leioa WLB esku-hutsik itzuli da Bartzelonatik

14 Abendua 2020

Leioaztarrek amore eman dute kataluniarren jarraitzaile handienaren aurrean.

Leioa WLBk ez zuen aukerarik izan Sant Feliuren aurka eta 15-4 galdu zuen emakumezkoen Ohorezko Mailako hirugarren jardunaldiko partida atzeratuan.

Leioaztarrek partida bikaina jokatu zuten jokoari dagokionez, baina kosta egin zitzaien atea ikustea, eta Sant Feliu baliatu zuten markagailuan tartea irekitzeko lehen partzialetik (1-4).

Leioak markagailuari buelta eman nahi izan zion, baina aurkariaren atearen aurrean egindako hutsegiteek eta leioaztarrekin arbitraje zorrotz batek ezinezko egin zuen markagailuan etxeko taldea hurbiltzea, azken 15-4ra iritsi arte.

Leioak ikasturteko lehen puntuak batu ezinik jarraitzen du, bizkaitarrentzat oso zaila den denboraldi hasiera batean, barkatzen ez duen kategoria batean eta mailarekin bat ez datozen entrenamendu baldintzetan.

Partida fitxa: https://rfen.es/es/tournament/996048/match/105701806/results

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).