Leioa WLB etxetik kanpo punturik lortu ezinik

08 Martxoa 2017

Leioarrek 13-11 galdu dute Horta talde Kataluniarrari eginiko visitan. Defentsan erakutsitako ahuleziak bizkaitarren aukerak zapuztu zituen berriz ere. Porrot honekin igoera postuetatik asko aldendu dira.

Leioa WLB esku hutsik etorri da Bartzelonatik eta etxetik kanpo punturik lortu gabe jarraitzen du 2017an. Urte honetan 21 puntu posibletik 4 baino ez ditu lortu eta Lehen Mailako ohorezko postuetatik aldenduta dago.

Hortaren aurkako partidua oso ikusgarria izan zen zaletuentzat, hasieran talde biek erasorako grina erakutsi zuten eta entrenatzaile biak arduraturik ikusten ziren. Bigarren partzialean defentsek intentsitate handiagoa erakutsi zuten eta 2-1 amaitu zen. Atsedenaldira 6-5 iritsi ziren.

Jarraian Leioaren momenturik txarrenak iritsi ziren.  Leioak defentsan huts egite larriak burutu zituzten eta 3 goleko aldea sartu zieten 10-7ko markagailuarekin. Azken laurdenean 13-9ra handitu zen aldea. Azken minutuetan Leioak bi gol sartu zituen baina ez zen nahikoa izan. Amaieran 13-11.

 

El Leioa WLB no consigue puntuar a domicilio

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.