Leioa WLB-k etxean galdu du Cuatro Caminosen aurka

16 Urtarrila 2018

Laeioarrek garesti ordaindu dute hasiera txarra eta eraginkortasun eza eta 8-11 galdu dute Cuatro Caminos on baten aurka.

Leioa WLB taldeak 8-11 galdu du CN Cuatro Caminos talde madrildarraren aurka, Emakumezkoen lehen mailako zortzigarren jardunaldian. Talde biek ez zuten hutsik egin eta partidu erakargarria jokatu zuten. Madrildarrak nagusi izan ziren, ate aurrean eraginkortasun gehiago erakutsi zutelarik.

 

Talde bakoitzak planteamendu ezberdin batekin irten zen. Leioak erritmo handia jartzen ahalegintzen zen baloiak lapurtuz eta aurkaria fisikoki nekatuz. Cuatro Caminosek joko orekatuagoa eta sosegatuagoa erakusten zuen, aurkariaren atea pazientziaz bilatuz eta baloirik galdu gabe.

 

Porrot honekin Cuatro Caminosek Leioari aurreratu dio sailkapenean. Bizkaitarrak bosgarren postuan dira Waterpolo 98´02 taldearen puntutan berdindurik. Hain zuzen ere talde nafarra izango dute aurkari leioarrek hurrengo jardunaldian.

 

Partiduaren fitxa: http://www.rfen.es/publicacion/waterpolo/asp/ficha.asp?cod=18039

 

Leioa WLB-k etxean galdu du Cuatro Caminosen aurka

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).