Leioa WLB-k porrota eskuratu du Rubiren eraginkortasunaren aurrean

08 Martxoa 2021

Leioaztarrek partida ona egin dute, baina bigarren laurdenean minutu txarrek lehen garaipena urrundu dute

Leioa WLBk ezin izan du Ohorezko Mailako bigarren fasea garaipenarekin estreinatu, CN Rubirekin 17-10 galdu ondoren. Bizkaitarrek partida bikaina jokatu zuten, baina zenbait akatsek markagailuan zuloa egin zuten.

Leioa WLB-k partidaren lehen minutuak menderatu zituen. Baina, lehen laurdenaren azken txanpan egindako bi akatsek hasiera handi hori bertan behera utzi zuten, eta 2-1ekoarekin iritsi ziren amaierara.

Bigarrenean, leioaztarren minuturik txarrenak iritsi ziren, jokoaren kontrola galdu zuten, eta Rubik akats batzuk egin zituen markagailuan zuloa ireki eta atsedenaldi luzera 8-4ko emaitzarekin ailegatuz.

Hirugarrenean, nahiz eta Leioa oso lehiakor agertu, Rubi eroso zegoen kontraerasoan aritzeko gaitasunarekin. 12-6koak partida ia ezinezkoa utzi zuen Leioarentzat.

Aldea gorabehera, leioaztarrak indartsu atera ziren azken laurdenean. Erasoan arrisku gehiago hartuz atea errazago ikusten hasi ziren, horrek atzean arriskuak hartzea suposatzen zuen arren.

Emaitza honek Leioa zero punturekin uzten du, Concepción-Ciudad lineal bezala, hain zuzen ere, leioaztarren aurkaria izango dena datorren larunbatean, etxetik kanpo jokatuko den partida batean.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).