Leioa WLB puntu beharrean da eta azken sailkatua jasoko du etxean

22 Otsaila 2017

Leioarrek Rivas jasoko dute etxean eta azken bost partidetako bolada txarrari agur esan nahi diote. Irabaziz gero, 2017ko lehen garaipena izango litzateke.

Leioa WLB taldeak Rivas Madrildarrak jasoko ditu etxean larunbat honetan 17:00etatik aurrera. Madrildarrak azken postuan daude. Leioarrak ez daude bolada onean, izan ere beraien azken garaipena 2016an jokaturiko azken jardunaldian lortu zuten eta azken 15 puntu posibletik bakarra lortu dute.

 

Rivaseri irabazteak ondorio positiboak ekarriko lizkioke Leioa WLB taldeari. Irabaziz gero, goiko postuetatik hurbil jarraituko luke eta jaitsierako postuak 14 puntutan urrunduko lituzke. Psikologikoki ere bultzada garrantzitsua izango litzateke.

 

Esan bezala, aurkaria azken postuan dago eta garaipen bakarra lortu du liga osoan. Sailkapena ordea ez da justua Madrildarrekin, izan ere denboraldiko zenbait unetan joko ona erakutsi dute. Lehen itzulian Leioak 8-11 irabazi zien Madrildarrei.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).