Leioa WLB taldeak bolada onean dagoen Encinas jasoko du

30 Martxoa 2017

Bi garaipen jarraian eskuratu eta gero, Leioarrek Encinas jasoko dute etxean. Madrildarrak zazpi garaipen jarraian lortzetik datos eta sailkapenaren bigarren postuan daude.

Larunbat honetan Leioa WLB taldeak Encinas Villalkor hartuko du etxean arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Leioarrak jokatutako azken 12 puntuetatik 9 eskuratu dituzte eta badirudi 2017an etxetik kanpo jasandako bolada txarrari vuelta emateko gai izan direla. Encinas oraindik momentu hobeagoan dagoela esan daiteke, izan ere jokatutako azken zazpi partiduak irabaztetik dator eta sailkapenean bigarren postuan da. Liga horrela bukatuz gero igoera promozioa jokatuko luke. Partidu erakargarria daukagu aurretik.

 

Bizkaitarrek azken jardunaldietan izandako zentzazio onak berretsi nahi dituzte, bosgarren portura hurbiltzen saiatzeko. Horretarako Jon Lopezen neskek, azken partidetan erakutsitako defentsa lan ona erakutsi beharko dute.

 

Aurrean Encinas Villakor talde indartsua izango dute. Aurreko denboraldian Ohorezko Mailan aritutako hainbat jokalari ditu eta baita atzerritik etorritako fitxajeak ere. Azken finean bi talde onen arteko partidua izango dugu eta Askartza Gunera hurbiltzen direnek espektakulua ziurtatua izango dute.

 

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

 

Leioa Waterpolo taldeak Bizkaia Kirolak 2017 Sarietarako bi izendapen jaso ditu

 

Leioako klubeko emakumezkoen Gazte-Kadete mailako taldeak “Taldeko Kirola” mailan izendapena jaso du eta Josu Barrenetxea eta Jon Lopezek “Oinarrizko Kiroleko Entrenatzailerik onena” mailan.

Leioa Waterpolo taldeak ordezkaritza bikoitza izango du Apirilaren 10ean Bizkaia Frontoian ospatuko den Bizkaia Kirolak Sariak 2017an.

Pasa den denboraldiko Gazte-Kadete taldea “Taldeko Kirola” mailan izendatua dago Euskadiko eta Espainiako Txapelketetan egindako lanagatik eta Emakumezkoen lehen mailan talde Seniorrari egindako ekarpenengatik.

Josu Barrenetxea ate Jon Lopez gure entrenatzaileak “Oinarrizko Kiroleko Entrenatzailea” mailan izendatuak daude Waterpolo Eskolaren hazkundean eginiko lan garrantzitsuagatik.

“Bi izendapen hauek proiektu honetan pertsona eta kirolarien hezkuntzan jarraitzeko indarrak ematen dizkigute. Zuen laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke hau aurrera eramatea. ESKERRIK ASKO LEIOA!!!!” izan da klubak sare sozialen bitartez zabaldutako mezua.

 

Bizkaia Kirolak 2017 Sariak

 

Bizkaia Kirolak 2017 sariek, 2016an zehar kirol arloan egindako lana publikoki aitortzea dute helburu. Edizio honetan, urtez urte “emaitza bikainak” eskuratzen dituzten Bizkaiko kirolari gazteen lana aitortu nahi da, aurten oinarrizko kirolean egiten den lana aitortuz.

 

 

 

PREVIA - El Leioa WLB recibe a un Encinas en racha

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).