Leioa WLB taldeak denboraldi honetan etxean jokatuko duen azken partidua du asteburu honetan

07 Apirila 2017

Igoera lortzeko lanean dabilen Cuatro Caminos Madrildarren aurka jokatuko dute Bizkaitarrek eta pasa den astean egin bezala, hiru puntuak etxera ekartzen saiatuko dira.

Leioa WLB taldeak Cuatro Caminos taldea jasoko du etxean larunbatean (16:30ean ordutegi bateratua), Emakumezkoen lehen mailako azken aurreko jardunaldian. Leioarrek etxean jokatuko duten azken partidua izango da.

 

Aurreko astean gertatu bezala, Leioarrek talde Madrildar bat izango dute aurrean, igoerako aukerekin dagoen beste talde bat berriz ere. Emaitza berdintzeak (16-10 Encinasen aurka) denboraldi honi merezi duen agurra ematea ekarriko lioke talde bizkaitarrari, izan ere denboraldi honetan partidu bat baino ez dute galdu etxean jokaturiko partiduetan.

 

Partidu honetan lehen Mailako talderik beteranoenek elkarren aurka jokatuko dute. Azken denboraldietan antzeko ibilbideak izan dituzte, sailkapen antzekoak lortuz, elkarren arteko partida orekatuak jokatuz. Talde hauen arteko partiduak klasiko bat dira Lehen Mailan.

 

Aurten ere emozioz beteriko partidua izango da hirugarren sailkatua (Cuatro Caminos) eta laugarren sailkatuaren (Leioa WLB) aurka. Joanekoan 11-9 irabazi zuten madrildarrek. Espektakulua ziurtatua dago.

 

PREVIA - El Leioa WLB cierra la temporada como local

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).