Leioa WLB taldeak ezin izan du Madrilen irabazi.

10 Urtarrila 2017

Encinas Boadilla 13-9 nagusitu zaio Leioako taldeari eta Bizkaitarren bolada ona eten dute. Orain Lehen Mailako bosgarren postuan daude.

Leioa WLB taldeak ezin izan du 2016ko azken txapan lorturiko bolada onari eutsi eta 12-9 galdu zuen Encinas Boadillaren aurka. Partidu hasiera kaxkarra egin zuten, defentsan erraztasun asko emanez eta Madrildarrak erraz aritu ziren, atsedenaldira 5-1ekoarekin ailegatuz.

 

Atsedenaldi luzearen ondorioz bizkaitarren erreakzioa etorri zen. Beraien aukerak ondo aprobetxatu eta gero 7na jarri ziren. Bazirudien partidua Bizkaitarrentzat izango zela.

 

Baina azken zatian etxeko taldeak bere jokoa erakutsi zuen. Madrildarrek 9-7koa lortu zuten. Leioarrek berdinketa lortu zuten, 9-9 baina Leioarrek defentsan eginiko hutsegiteen ondorioz 12-9koa ezarri zuten etxekoek.

 

Garaipen honekin Madrildarrak bigarren postua eskuratu dute eta Leioa WLB bosgarren dago. Datorren astean ere Madrilen jokatuko dute puntu bakarrera duten Cuatro Caminosen aurka,

 

Partiduaren fitxa: http://www.rfen.es/publicacion/waterpolo/asp/clasificacion.asp?c=400

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).