Leioa WLB taldeak garaipena lortu du

19 Abendua 2017

Leioarrek 8-10 irabazi zioten AESE taldeari, hasieratik nagusitasuna erakutsi zutelarik, nahiz eta momentu batzuetan zaildu.

Leioa WLB taldeak garaipena lortu zuen hiru jardunaldiren ondoren. Maila honetako igerilekurik zailenetarikoa bisitatu zuten eta hasieratik nagusi izan ziren.

 

Bizkaitarrak Kataluniakoak baino hobeto aritu zien, lehen laurdenean 2-4 aurreratu zirelarik.

 

Bigarren laurdenean AESE-k aldaketa taktikoak burutu zituen eta partidua 5-5 berdindu zuen. Hortik aurrera beste bi berdinketa izan ziren markagailuan (6-6 eta 8-8), baina Leioa izan zen markagailuan aurreratzen lehena.

 

Leioak partiduko une horretan sufritu egin zuen baina heldutasuna erakutsi zuen momentu zail horri aurre egiteko eta azken laurdenean bi gol sartzeko.

 

Emaitza honekin beste hiru puntu batu zituen Leioak. Jaitsiera postuei agur esan die eta sailkapen buruko hirukotera hurbildu da, Gabonetako oporretara lasaitasunez iritsiz. Lehen mailak urtarrilaren 13an izango du hurrengo jardunaldia Leioa-Cuatro Caminos klasikoarekin.

 

Partiduaren fitxa: http://www.rfen.es/publicacion/waterpolo/asp/ficha.asp?cod=18031

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).