Leioa WLB urteko garaipenaren bila derbian

03 Otsaila 2017

Leioarrek Waterpolo 98´02 talde nafarraren aurka jokatzen dute eta 2017ko lehen garaipena lortzea dute helburu, lehen hiru jardunaldiak galdu eta gero.

Leioa WLB taldeak Waterpolo 98´02 talde Nafarra jasoko du larunbat honetan, 17:00etatik aurrera Askartza Gunean, azken hiru jardunaldietako bolada txarra apurtzeko asmoz.

Pasa den astean liderraren aurka erakutsitako hobekuntza eta gero, puntuak gehitzeko beharrizanarekin dago Leioa, izan ere goiko postuetan jarraitu nahi du.

Benetako ordua iritsi da talde bientzat. Bai talde Bizkaitarrak eta bai talde Nafarrak Encinas Boadillak betetzen duen bigarren postuari ez diote uko egin nahi. Sei talde daude sei puntuaren barruan eta partidu hauek bere biziko garrantzia dute.

Partidu honekin bigarren itzulia abaiaraziko dute. Denboraldia Urrian hasi zuten Iruñan jokatutako derbiarekin. Orduan etxeko taldeak irabazi zuen partidua azken unean, partiduan zehar Leioarrak 4 puntuko aldearekin aurretik joan eta gero.

 

Aneja

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).