Leioa WLBk, azkenean, etxean debuta egin du
30 Azaroa 2020
Leioarrek CN Boadilla hartuko dute larunbat honetan, emakumezkoen Ohorezko Mailako etxeko lehen partida izango da.
Larunbat honetan (16:45ean, Askartza ikastetxeko igerilekua), WLB Leioak CN Boadilla hartuko du, Ohorezko Mailako emakumezkoen bosgarren jardunaldiko partidan. Hau izango da bizkaitarrek etxean jokatuko duten lehen partida.
Partidua ateak itxita jokatuko da noski, eta hau horrela estatuko waterpoloko goreneko kategorian etxean jokatuko duen lehen partidan, Leioa WLBk ezingo du zalegoa ondoan eduki. Zalegoak taldearen bilakaera streaming bidez jarraitu beharko du.
Leioaren eta Boadillarren arteko norgehiagoka aspaldiko bi ezagunen arteko norgehiagoka izango da. Leioarrak eta boadillanakoak denboraldi askotan jokatu dute elkarren kontra, bai Lehen Mailan, bai Espainiako Txapelketetan, eta orain Ohorezko Mailan aritzeko unea izango da.
Bi taldeak kontrako dinamikekin datoz. Madrildarrek sei puntu dituzte dagoeneko CN Catalunya eta CN Sant Feliu taldeen aurkako garaipenen ostean, eta bizkaitarrek denboraldiko lehen hiru norgehiagokak galdu dituzte liga hasiera gorabeheratsu baten ostean.
Leioa WLBk bere prestazioak hobetzen joatea espero du Jon Lopezen taldeak azken bi asteburuetan hiru partida jokatu ostean hartzen ari den erritmo lehiakorrari esker. Partida horiek ligan ia bederatzi hilabetez jardun gabe egon ostean iritsi ziren, munduko ligarik onenetako batean debutatu dutenentzat gehiegizko oztopoa izanik.