Leioa WLBk Cuatro Caminosi irabazi dio eta bolada onean jarraitzen du.

12 Apirila 2017

Leioarrek garaipen handi batekin itxi dute denboraldia etxeko partiduei dagokienean. Laugarren garaipena jarraian eta joko bikaina erakutsita.

Leioa WLB taldea maila handia erakusten ari da Lehen Mailako amaiera honetan. Leioarrek 14-10 irabazi diote Cuatro Caminosi erakustaldia emanez eta laugarren garaipena jarrian lortuz. Partidu honekin etxean jokatu beharreko partida guztiak bukatu dituzte eta porrot bakarra jaso dute.

Partidu hasieran Leioak nagusitasun handia erakutsi zien. Defentsan gogor eta erasoan eraginkor. Lehen laurdena bukatzerako alde nabaria ateratzen zioten aurkariari 5-2.

Bigarren laurdenean aldea handitzen joan zen 6 punturainoko aldeak lortuz eta bigarren laurdena 9-4 bukatu zen.

Atsedenaldiaren ondoren Cuatro Caminosek Leioarrak gelditzeko bidea aurkitu zuten eta erasoan asmatu ezinik ibili ziren ( 3 penalti huts egin zuten eta 15 nagusitasun baino gehiago).

Azken laurdena 11-6koarekin hasi zen eta Leioa sufritzen hasia zen, izan ere falta pertsonal asko zituen, 19 kanporatze, 3 penalti eta 5 jokalari kanporatu ziten. Horrek partidua aldaketarik egin ezinik bukatzea suposatzen zuen.

Azken laurdenean Leioarrek sufritzen dakitela erakutsi zuten eta partidua 14-10 irabaztea lortu zuten. Garaipen honekin bosgarren postua ziurtatua dute eta azken jardunaldian laugarrena lortzeko aukerak dituzte.

 

Partiduaren fitxa: http://www.rfen.es/publicacion/waterpolo/asp/ficha.asp?cod=16701

CRÓNICA - Un Leioa WLB enrachado vence al Cuatro Caminos

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).