Leioa WLBk derbi batekin eman dio amaiera denboraldiari

26 Apirila 2018

Leioarrak Waterpolo 98´02 jasoko du denboraldiko azken partidua, laugarren postua jokoan dutela. Historiako bigarren sailkapenik onena izango zen.

Larunbat honetan Leioa WLB taldeak Waterpolo 98´02 talde nafarra jasoko du Askartza Gunean, 16:30etatik aurrera Lehen Mailako azken jardunaldian. Asko dute jokoan bizkaitarrek eta seguru zaletuen babesa izango dutela.

Leioak laugarren postua dute jokoan eta hori lortuz gero, Lehen Mailan historian lortzen duen bigarren sailkapenik onena izango litzateke. Lortzeko, leioarrak Cuatro Caminos madrildarrek baino puntu bat gehiago beharko dute. Talde Madrildarrak Concepción taldea izango du aurkari. Azken hauek igoera izango dute jokoan azken jardunaldi honetan.

 

Leioarren eta Iruindarren arteko derbia zita oso erakargarria izaten da Euskal Herriko emakumezko waterpoloarentzat. Joanekoan partidu ederra jokatu zuten biek ala biek eta zortzinako berdinketarekin bukatu zen. Derbi hauetan ohikoa izaten da berdintasuna.

 

Partidu honekin emango zaio amaiera bigarren itzuliari. Leioarrek maila bikaina eman dute, partidu bakarra galduz eta beste bat berdinduz. Gainonzteko partiduetan garaile irten dira, etxean beti jaun da jabe izanik. Azken jardunaldian ere garaipena bilatuko dute, denboraldi osoan aldamenean izan duten zaletuen alboan.

 

PREVIA - El Leioa WLB despide la temporada con un apasionante derbi

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).