Leioa WLBk irabazi du Rivas Torneoa
26 Iraila 2016
Leioaztarrak urriaren 22an hasiko den ligarako prestatze lanetan dabiltza. Horren harira, Rivaseko Torneoa jokatu dute, non Cuatro Caminosi (8-11) eta Etxeko taldeari (12-7) irabazi dieten.
Leioa WLBk aurre-denboraldiarekin jarraitzen du lagunartekoak eta torneoak jokatzen. Larunbat honetan Rivas Torneoa irabazi zuten, jokatutako bi partidetan irabaziz. Horrez gain Ane Jaime torneoko jokalaririk baliotsuena bezala izendatu zuten.
Lehen partida 8-11 irabazi zieten Cuatro Caminosi. Madrildarrak hobeto hasi ziren baina leioaztarrak gorantz joan ziren norgehiagoka eroso bukatuz.
Bigarren partidan Bizkaitarrak jaun da jabe izan ziren, lehen laurdenean 5-1 eko aldea lortu zuten eta amaieran 12-7 gailendu ziren.
Torneo honetako parte-hartzearekin, Leioarrak Urriaren 22an hasiko den liga prestatzen jarraitzen dute. Datorren astean lehen titulu ofiziala lortzeko aukera izango dute, izan ere Euskal Herriko Superkopa ospatuko da Portugaleten.
Rivaseko Torneoaren emaitzak:
AD Rivas-Cuatro Caminos (6-7)
Cuatro Caminos-Leioa WLB (8-11)
Leioa WLB-AD Rivas (12-7)

