Leioa WLBren bolada ona apurtu du liderrak

20 Otsaila 2019

Leioarrek zazpi partidu zeramatzaten galdu gabe baina jardunaldi honetan Boadillak 16-10 irabazi die.

Esku hutsik bueltatu da  talde bizkaitarra Boadillaren aurka galdu ondoren (16-10).

 

Esku hutsik bueltatu dira bizkaitarrak liderraren etxetik. Porrota jaso arren, partidu bikain egin zuten ia amaiera arte.

 

Etxeko taldea nagusi izan zen hasieratik, 4-1 aurreratuz. Atsedenaldirako ordea abantailak murriztuta zeuden, 4-3.

 

Bigarren laurdenean alde bietatik iritsi ziren golak, 9-6 bigarren atsedenaldian.

 

Atsedenaldiaren ondoren defentsak ondo egin zuten lan. Boadilla kondo kudeatzen dakiela erakutsi zuen eta 11-7 bukatu zen laurden hau.

 

Azken laurdenean leioarrek asko arriskatu zuten eta etxekoek hori aprotxatu zuen partidua erabakita uzteko, 16-10.

 

Partidu ona jokatu zuen Leioa Waterpolok. Leioarrek hirugarren jarraitzen dute eta CN Catalunya jasoko dute etxean.

 

Partiduaren fitxa: https://rfen.es/es/tournament/696708/match/74540518/results

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).