MIDEBA EXTREMADURA- BIDAIDEAK BILBAO BSR
13 Urria 2017
Europako liga onena hastear da eta Bidaideak Bilbao BSR taldea prest da denboraldiko lehendabiziko jardunaldirako. Historiako lehendabiziko titulua lortu nahi dute Bizkaitarrek eta larunbatekoa helburu hori lortzeko gainditu beharreko lehendabiziko oztopoa dute.Ligako talde guztietan hobekuntzak burutu dira Ilunion txapeldunari ordezkoa hartzeko.
Bidaideakek gaztetasuna eta esperientzia batu ditu taldean, harrobiari garrantzia berezia emanez. Esteban Nuñezek denboraldia maila onenean hasteko entrenamenduak prestatu ditu.
Azken urteetan estatuko talde garrantzitsuenetarikoa bilakatu da Bidaideak. Europa mailan ere ezaguna bilakatu delarik. Bilbotarrek ez dute ezer baztertzen. Larunbatean ekingo zaio saskibaloi onenari.