Bizkaialde

Pribatasunari buruzko gaietako jardunbide egokien dekalogoa

04 Maiatza 2020

 

1. Gorde itzazu konfidentzialtasuna eta informazio-sekretua

Gorde itzazu,zure eginkizunak betetzean eskura izan dezakezun edozein informazioaren gaineko sekretua eta konfidentzialtasuna, bereziki datu pertsonalak badira, baita BFArako zerbitzua betetzen utzi baduzu ere. Datu pertsonalak (zenbakizko informazioa, alfabetozkoa, argazkien ingurukoa zein akustikoa) datu horiek dagozkien pertsonen jabetzakoak dira eta beraiek bakarrik har ditzakete haiei buruzko erabakiak.

Inprimagailuak, fotokopiagailuak edo/eta eskanerrak erabiltzean, ziurta ezazu amaitzean jatorrizkoa jaso egin duzula eta ez duzula utzi irteera-erretiluan datu sentikorrak dituen dokumenturik. Gailuak datuetara sartzeko baimenik ez duten pertsonekin konpartitzen badituzu, amaitu eta segituan kendu dokumentuak.

 

2. Bidal itzazu datuak modu seguruan

Datuak posta elektronikoaren bidez bidali aurretik, kontuan izan gomendio hauek:

  • Bereziki sentikorrak diren datuak (kategoria bereziko datuak) bidaltzean, enkriptatu haiei erantsitako fitxategiak.

  • Bidalketa egin aurretik, egiazta ezazu mezuaren jasotzailea zuzena dela.

  • Erabiltzaile askori mezuak bidali aurretik, erabil ezazu ezkutuko kopia (cco).
    Gainera, ziurta ezazu daturik ez duzula bidaltzen aurretik solaskidearen nortasuna egiaztatu barik. Arreta

    berezia izan datuak telefono bidez bidaltzean.

 

3. Bazter ezazu informazioa modu egokian

Murriztu ahalik eta gehien datu pertsonalak jasotzen dituen informazioa gordetzea eta jada beharrezkoa ez denean kendu eta desagerrarazi. Aldi batean erabiltzeko fitxategiak (Word edo Excel-eko zerrendak) sortuz gero, ziurta ezazu behin erabiltzen utziz gero agiritegi hori kendu eta desagerrarazten direla.

Erabil ezazu datu pertsonak jasotzen dituzten dokumentuak desagerrarazteko gailuak (papera suntsitzeko gailuak). Dokumentazioa paper-ontzietara botaz gero, aurretik apurtu egin beharko da, dokumentazio horretan jasotako informazioa irakurtzeko aukerarik gabe.

 

4. Ez eman daturik beste inori baimenik gabe

Aldunditik kanpoko pertsonei datuak bidali aurretik, ziurtatu saileko arduradunaren baimena duzula. Gainera, kontuan izan ezin zaiola beste inori daturik eman edo laga, legez baimena ematen duen oinarri juridikorik ez badago.

Datuak eman edo laga aurretik, pentsa ezazu lagapenaren helburua bete ahal den datu horiek bereizi edo datuetako nortasunari buruzko aipamena kenduta.

Ziurta ezazu Aldundia arduraduna den datu pertsonaletara sartzen diren zerbitzuen enpresa aurkezleekiko tratamendu-kontratu egokia dagoela.

 

5. Ez erabili datuak baimenduta ez dauden helburu edo xedeetarako.

Erabil itzazu bakarrik egokiak eta bidezkoak diren datua, eta eskatu ziren xedeari dagokionez luzeegiak edo gehiegizkoak ez direnak. Xede berrietarako datuak behar izanez gero, jakinaraz iezaiozu inguruabar hori datuen babeseko dinamizatzaileari, saileko Tratamenduko Jardueren Erregistroan (TJE) agerraraz dezan.

Kontuan izan dokumentaziorako sarrerak erregistratuta geratzen direla sistema informatikoetan. Horrela jakiten da zein unetan sartu den, nor sartu den eta zein artxibo edo agiritegitan sartu den. Sartu bakarrik zure eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren datuetan.

 

6. Jakinaraz iezaiezu datuen titularrei

Ziurta zaitez tratamenduko datuen titularrei jakinarazten zaiela euren datu pertsonalen tratamendua datuen babesari buruzko legezko ohar egokiaren bidez egingo dela. Gainera, jakinaraz iezaiezu titularrei zeintzuk diren dituzten eskubideak eta eskubide horien erabilera erraztu.

 

7. Erabil itzazu datuak modu seguruan

Ziurta ezazu zure lanaldia amaitzean edo zure lanpostutik alde egitean ez dagoela zure mahaian inolako informazio konfidentzialik (mahaiak garbi deritzon politika). Gainera, blokea ezazu ordenagailuaren saioa ordenagailutik urrun zaudenean, baimendu gabeko erabilerak edo sarrerak saihesteko. Erabiltzaile bakoitza arduratuko da bere pasahitzen konfidentzialtasunarekin eta, beste pertsona batzuek ustekabean edo iruzurra egiteko haien berri izanez gero, segurtasun-gorabehera legez jakinarazi beharko duzu, ezarritako prozedura erabiliz, eta haiek berehalaxe aldatu egin beharko dituzu.

Legez kontrako softwarea sartzea, posta elektronikoaren bidez informazioa bidaltzea segurtasun-neurri nahikorik gabe... bezalako praktikak aholkatzen ez diren praktikak dira. Errespetatu egin behar da lanpostuetako erakunde-aplikazioen (ofimatika, antibirusa...) konfigurazioa eta baimendutako informatika- administratzaileen baimenaz bakarrik alda daiteke.

Gainera, posta elektronikoa eta Internet erabiltzean egintza hauek ekidin behar dira:

  • Beste baten posta elektroniko bat erabiltzea edo beste bati norberarena erabiltzen uztea.

  • Erakundearen materiala bidaltzea, modu egokian babestua eta baimendua badago izan ezik.

  • Identifikatzaileak, pasahitzak, tokiko sareetako konfigurazioak edo helbideak bidaltzea Interneten bidez.

  • Ezezagunak diren edo zure eginkizunen arrazoiekin zerikusirik ez duten helbideetatik etorritako mezuak zabaltzea, birus, troiar edo kode maltzurren sarrera ekiditeko berme nahikorik (Phising) ez dutenean.

  • Ekiditea beren jatorriari eta integritate edo osotasunari buruzko berme nahikorik ez duten eta behar bezala baimenduta ez dauden Internetetik iritsitako fitxategiak deskargatzea eta fitxategi egikarigarriak edo exekutagarriak instalatzea.

  • Erakundearen posta berez lanpostuarenak ez diren bestelako xedeetarako erabiltzea.

  • Birbidaltzearen aukera erabiltzea bakarrik jasotzaileak mezuaren bidaltzailea eta mezuaren

    edukia lortu ahal baditu, baita hura osatzen duen posta-katearen informazio osoa ere.

  • Mezua bidali aurretik, jasotzaile guztien helbideak berrikustea.

  • Mezu elektroniko bat hainbat jasotzaileri bidaltzeko, ezkutuko kopiaren hautaketa erabili behar den baloratzea.

 

 

8. Jakinaraz ezazu datu pertsonalei eragiten dieten edozein segurtasun-gorabehera

Segurtasun-arazoren baten zantzuren bat, edozein, ikusiz gero, berehalaxe jakinarazi beharko zaie informatikako langileei edo datuen babeseko dinamizatzaile legez izendatutako pertsonari.

Maiz gertatu ohi diren gorabeherak dira:

  • Pasahitza galtzea;
  • Datuak konturatu gabe ezabatzea;
  • Baimendu gabeko lagapenak edo sarbideak eskaintzea;
  • Dokumentazio konfidentziala galtzea.

 

9. Mantendu datuak eguneratuta

Ahal dela, ahalegindu kalitatezko datuak edukitzen, eta, beharrezkoa denean, datu horiek eguneratu eta beharrezkoak ez direnak kendu. Jakinaraz iezaiezu arduradunei zehatzak ez diren datuak daudela, zuzen ditzaten.

Ziurta ezazu zaharkituta dauden eta jada beharrezkoak ez diren datuak blokeatu egin direla, ondoren garbitzeko.

 

10.Ezagutu itzazu zure betebeharrak

Ezagutu itzazu erabiltzaile legez dituzun segurtasunaren arloko zure betebeharrak eta erabil itzazu egunero-egunero. Ezagutu ezazu Aldundiaren segurtasuneko egitura eta sail bakoitzean dinamizatzaile legez diharduten pertsonak.

Aplika itzazu datuen babesari buruzko gaietako jardunbide onak eta zabaldu itzazu zure lankideen artean.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).