Sestaok hausnarketarako porrota jaso du

03 Abendua 2019

Talde verde-beltzak 0-3 galdu du Torrelavegaren aurka denboraldiko partidarik txarrenean

Sestaok CVren amaiera txarra eman dio azken boladari. Talde sestaoarrak bost jardunaldi jarraian irabazi ondoren, galdu egin duTorrelavega CVren aurka (15-25, 18-25 eta 19-25), denboraldiko partidarik txarrenean. Talde bizkaitarra baino askoz gehiago izan zen aurkaria. Defentsako ahuleziak eta jokoa eraikitzean Paki Blancoren taaldeak erakutsitako ezinak oso zail jarri zuen erasotzeko tarteak aurkitzea, Torrelavegak sailkapenean arnasa garrantzitsua ematen dioten hiru puntu aise eraman zituen.

Porrot horrek eta gainerako aurkarien emaitzek zazpigarren postutik bederatzigarren postura jaitsi den Sestaoko CVren egoera zaildu dute, eta jaitsiera hiru puntura dute. Datorren larunbatean Rivas azken sailkatuaren kantxara egingo duen bisita, lehen itzuliko azkenaurreko partidan, garaipena lortzea ia derrigorrezkoa den hitzordu bezala aurkezten da, egutegi zati oso zail bati aurre egin aurretik.

 

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).