Sopela Women´s Team, Setmana Valencianaren aurrean

22 Otsaila 2019

Sopela Women’s Team taldeak denboraldiko lehen itzulia burutuko du Valentziako Setmana Ciclista Valenciana (2.2.) lasterketan. Nazioarteko emakumezko txirrindulari nagusiak bertan bilduko dira.

Aurreko edizioekin alderatuz ibilbideak ere aldaketak jasango ditu, gogortasuna areagotuz. Ostegunean hasiko da itzulia Culleran eta Gandian bukatu, BArxeta eta Barx igaro ondoren. Ostiralean aukera bikaina izango dute txirrindulari azkarrenek Borriol eta Vila-Real artean. Larunbatean jokatuko da etapa erregina Nucian hasi eta Xorret de Catíko helmugan. Igandean amaituko da itzulia Valentzia eta Saguntu bitarteko lasterketarekin. Aurretik Oronet gainditu beharko dute baina helmugatik urrun.

Lasterketa honetarako Francisco Plak honako txirrindulari hauek eramango ditu: Andere Basterra, Yurani Blanco, Isabel Ferreres, Alexandra Moreno, Elné Owen,  Ariadna Trias y Mireia Trias.

 

Sopela Women´s Team, ante la Setmana Valenciana

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).