Lehentasunezko Jarduerak

LEGEZKO ARAUTEGIA

  • 4/2019 FORU ARAUA, martxoaren 20koa, irabazteko asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien zerga-araubideari buruzkoa. 2019ko apirilaren 4an, ostegunean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua. (Lotura
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 55/2019 FORU DEKRETUA maiatzaren 21ekoa, Irabazteko asmorik gabeko erakundeen zerga-araubidea eta mezenasgorako zerga-pizgarriak aplikatzeko Erregelamendua onesten duena. 2019ko maiatzaren 24an, ostiralean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua. (Lotura)

 

4/2019 Foru Arauak, martxoaren 20koak, irabazi asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien zerga-araubideari buruzkoak, bere 42. Artikuluan, lehentasunezko jardueratzat izendatutako mezenasgorako zuzendutako zenbatekoentzat hobariak adierazten ditu Pertsona Fisikoen Gaineko Zerga, Ez-egoiliarren Gaineko Zerga eta Sozietateen Gaineko Zergetan.

 

Zeintzuk dira jarduera hauek?

A.- LEHENTASUNEZKOTZAT IZENDATUTAKO JARDUERAK : 4/2019 FORU ARAUAN, martxoaren 20koa, irabazteko asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien zerga-araubideari buruzkoan, 35.1 artikuluan adierazten diren entitateen jarduerenak:

— Bizkaia-Bizkaialde fundazioa.

— Athletic Club Fundazioa.

— Bizkaiko Kirol Federakundeen Elkartea.

— Euskadiko Txirrindularitza Iraskundea.

— Baque Iraskundea.

— Euskal Kirol Federazioen Batasuna.

— Bilbao Basket Fundazio

— Euskal Pilotaren Munduko Kontseilua Fundazioa

.— Euskadi Kirola Fundazioa.

— Lagun Aro Fundazioa.

— Bizkaia Basket Fundazioa.

— Gela Pedagogikoa kultur eta kirol elkartea

A.- LEHENTASUNEZKOTZAT  IZENDATU DAITEZKEEN JARDUERAK : 4/2019 FORU ARAUAN, martxoaren 20koa, irabazteko asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien zerga-araubideari buruzkoan, 35. Artikuluan 2. Puntutik 7. puntura adierazten diren entitateen jarduerenak, beti ere xedapen horietan adierazten diren betekizunak bete eta aurretik entitate edo norbanako interesdunak Kirol Zerbitzuan aurkeztuta.

B.1.- 35.2 Artikulua

1)Bizkaiko Lurralde Historikoko herri administrazioek eskola kirolaren arloan antolatzen edo babesten dituzten jarduerak.

2) Bizkaiko Lurralde Historikoa eta bertako udalerriak ezagutarazten dituzten kirol-kluben jarduerak eta kirol-ekitaldiak edo -emanaldiak, betekizun hauek betetzen dituztenean:

  1. a) Nazioartekoa izatea, estatuz gaindiko kirol-federazioen egutegi ofizialen barruan dagoelako edo federazio horiek kirol-interes berezia aintzatetsi diote-lako.
  2. b) Autonomia Erkidegoko edo Estatuko gizarte-komunikabideetan agertzea.
  3. c) Aurrekontua 25.000 eurotik gorakoa izatea.

2) Atal honetan ezarritakoa gorabehera, honako ekitaldi hauek ez dute bete behar zenbaki horretako

  1. a) letran ezartzen dena: — Xede nagusia kirolaren sustapena izanik bi mila kirolari baino gehiago biltzen dituztenak. — Jardueraren zati handiena egiten duten Bizkaiko kirol-klubek kirol ez profe-sionalen Estatu mailako kirol-lehiaketa ofizialetako goreneko bi kategorietan parte hartzea.

3) Udalen edo Aldundiaren titulartasuneko kirol-instalazio berriak egitea eta haien kirol-instalazioak artatu, eraberritu edo egokitzeko obrak egitea.

4) Kirol-kluben elkarteen jarduerak, baldin eta horren ondorioz desagertu egiten ba-dira elkartu edo batu diren taldeak.

5) Emakume kirolariak dituzten, emakume kirolariak izatea sustatzen duten eta jardueraren zati handiena Bizkaian egiten duten Bizkaiko klubek egiten dituzten jarduerak.

6) Kirolari desgaituak dituzten, kirolari desgaituak izatea sustatzen duten eta jardueraren zati handiena Bizkaian egiten duten Bizkaiko klubek egiten dituzten jarduerak.

7) Euskal Herriko kirol modalitateetako kirola egiten duten eta jardueraren zati han-diena Bizkaian egiten duten Bizkaiko kirol-erakundeen jarduerak. Euskal Herriko kirol modalitatetzat jotzen dira arraunketa (tostako arraunketa), euskal pilota eta herri kirolak

LEHENTASUNEZKO JARDUERA IZENDATZEKO ESKAERA BURUTZEKO PROZEDURA.

13 ETA 14 d Artikuluak) Bizkaiko Foru Aldundiaren 55/2019 FORU DEKRETUA maiatzaren 21ekoa, Irabazteko asmorik gabeko erakundeen zerga-araubidea eta mezenasgorako zerga-pizgarriak aplikatzeko Erregelamendua onesten duenak, 35.artikuluko 2. Puntutik 7. Punturaino adierazten diren balizko egoerak lehentasunezko jarduera izendatzeko prozedimendua adierazten du:

  • Euskara eta Kultura Atalari (Rekalde Zumarkalea, 30-1;48009 BILBAO) idatzi bat zuzendu, jarduera zehatz baten lehentasunezko jarduera izendatzeko eskaera burutuz, jarduera azaldu eta bere proiektua erantsi dagokion sarrera eta gastuak adierazten diren aurrekontuarekin.
  • AURKEZPEN EPEA: Izendapen horrek eragina izan behar duen ekitaldiko Abenduaren 1a baino lehen, Sozietateen Gaineko Zergaren 45. Artikuluan ezarritako prozedimendu orokorrarekin bat eginez.

Kultura Saulak eskaera aztertuko du eta eskakizun guztiak betez gero, jarduera hau lehentasunezkotzat izendatuko du Foru Agindu baten bidez.

 

 

BERAIEN JARDUERAK LEHENTASUNEZKOTZAT JO DIREN ENTITATEEN BETEBEHARRAK

  1. Artikulua Bizkaiko Foru Aldundiaren 55/2019 FORU DEKRETUA maiatzaren 21ekoa, Irabazteko asmorik gabeko erakundeen zerga-araubidea eta mezenasgorako zerga-pizgarriak aplikatzeko Erregelamendua onesten duenak, 35.artikuluko 2. Puntutik 7. Punturaino adierazten diren balizko egoerak lehentasunezko jarduera izendatzeko prozedimendua adierazten du:

Lehentasuneko jarduerak garatzeko ekarpenak jasotzen dituzten pertsona fisikoek edo juridikoek hurrengo dokumentazioa entregatu beharko dute Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailaren aurrean:

  • FINANTZATUTAKO JARDUEREN MEMORIA BAT, Memoria horretan, honako hauek zehaztuko dira: jasotako ekarpenen zerrenda, ekarpen bakoitza zer jardueratarako erabili den zehaztuta; ekarpenetako bakoitzaren zenbatekoa; zer egunetan jaso diren, eta ekarpena egin duten pertsonen identifikazio-datuak.

MEMORIA AURKEZTEKO EPEA: 2 hilabete, finantzaketaren xede izan den jardueraren ekitaldia bukatu eta gero.

 

LEHENTASUNEZKO JARDUEREN MEZNASGOAREN ZERGA ONURAK

42 ARTIKULUA 4/2019 FORU ARAUA, martxoaren 20koa.

4/2019 FORU ARAUA, martxoaren 20koa, irabazteko asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien Zerga-Araubideari buruzkoa

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 944423960
  • 944068785
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Gune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, horien erabilera onartzen duzu Gehiago jakin

Onartzen dut