Ikasteko baliatu du Bira Sopela Women’s Team-k

28 Maiatza 2019

Urtez urte emakumeen egutegiko proba gogorrenetariko bezala baieztatu da  Emakumeen Bira. WorldTour mailako lasterketa da eta bertan munduko txirrindulari onenak elkartzen dira.

 

Sopela Women´s Team taldeko txirrindularientzat Bira urteko zita garrantzitsuenetarikoa da, eta bertan munduko txirrindulari onenekin lehiatzeko aukera dute. Aldi berean, inoiz sufritu gabekoak sufritzera behartzen dien lasterketa da Emakumeen Bira. Ibilbide gogorra eta lau egunetako lanak ahaztuko ez dituzten egunak bizitzera eraman diete taldeko 6 txirrindulariei, horietariko erdientzat etapa bat baino gehiagoko aurreneko itzulia izan da lasterketa hau.

 

Ikasi eta esperientzia hartzeko helburuarekin bertaratu ziren guztiak. Julia Casas eta Mireia Trias izan dira Oñatiko helmugara heldu diren bakarrak. Mireiak itzuli polita egin du nahiz eta oso gaztea izan. Portu malkartsuz osoturiko 157 kilometroko azken etapan Triasek 5 minutu baino gutxiago galdu zituen eta sailkapen orokorrean 50. Postuan sailkatu zen. World Toru mailako bere aurreneko lasterketa izan da.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).