27 Martxoa 2017
Leioarrek, defentsa ia perfektu batekin CN Boadillari 6-9 irabazi diote Madrilen eta etxetik kanpoko partidetan konfiantza berreskuratu dute. Leioarrek 2016 amaieratik etxetik kanpo partidurik irabazi gabe zeuden. Hiru puntuekin itzuli da Leioa WLB CN Boadillari irabazi eta gero. Etxetik kanpo puntu askok ihes egin die denboraldi honetan eta garaipen horrek...
27 Martxoa 2017
Garaipena Badajozen. Bidaidek Bilbao BSR taldeak jokoan zeuden puntuak eskuratu ditu defentsan eginiko lan onari esker. Lehen hamar minutuak oso berdinduak izan ziren eta Extremadurakoek bilbotarrei erritmoa eusteko gai izan ziren Sandoval Mexikarrak eginiko lan onari esker.Bigarren laurdenean Bilbotarren defentsa lanak Mideba baliogabetu zuen eta pixkanaka partidua beraiek nahi zuten...
27 Martxoa 2017
Bilbo liderren zelaian irabazle. Bilbo Areto Futboleko nesken taldeak 4-5 irabazi zuen Orvina taldearen zelaian. Jose Andrés MUñoz-en taldeak nesken bigarren mailaren sailkapenean lehen postuan dagoen Orvina Lacturale Gurpea taldearen aurkako norgehiagoka irabazi zuen. Garaipen honi esker, Bilbo taldea bigarren postuan dago Intersala taldearekin berdinduta lidergotik 4 puntura. Bilbotarren golak Isa (2), Jessi...
27 Martxoa 2017
Prosetecnisa Zuazok garaipena eskuratu du arratsalde honetan Balonmano Base Villaverderen aurka Lasesarren jokatutako partiduan. Partidu hau Loterias Ligari dagokion hemeretzigarren jardunaldiaren barnean kokatzen da. Talde bien arteko desberdintasunak aurretiaz ezagunak ziren eta bazirudien are nabariagoak izango zirela Mantxako taldeak zituen bajen ondorioz, baina etxeko taldeak ez du partidu on bat...
26 Martxoa 2017
Emakumezkoen Belar Gaineko RC Jolaseta taldeak berdinketa baliotsua lortu du Egararen aurkako bisitan. Egara laugarren postuan sailkatua dago eta multzoko talderik onenetarikoa da. Sofia Viarengo eta Antonella Bruni, Lipe Morenoren taldeak eginiko talde lan onaren zigilua jartzearen arduradunak izan ziren. Etxetik kanpo lorturiko berdinketa honi esker, Jolasetak 7 puntuko aldea...
24 Martxoa 2017
Prosetecnisa Zuazok Balonmano base Villaverde taldea jasoko du pasa den asteko atsedenaldia eta gero. Talde bizkaitarrak lau eguneko atsedena izan zuen eta Juanjo Gonzalezen neskek pilak kargatzeko erabili dituzte. Helburua argia da, denboraldia lehen lau sailkatuen artean bukatzea, datorren denboraldian berriz ere Europan jokatzeko. Asteburu honetan sailkapeneko azken aurrekoaren aurka...
24 Martxoa 2017
Bidaideak Bilbao taldeari berriz ere Liga jokatzeko unea iritsi zaio. Europako euforia eta ligako atsedenaldiaren ondoren, Bidaideak Bilbao BSR taldeak bigarren itzuliko hasiera txarrari buelta eman nahi dio. Domingo Gilen jokalariek Extremadurako lurretara joango dira Midebaren aurka jokatzeko. Aurreko jardunaldian Arabako Zuzenak taldeari irabazi zioten. Garaipen horri esker beheko postuetako...
24 Martxoa 2017
Leioarrek Boadrilla Madrildarren aurka jokatuko dute garaipena lortzeko helburuarekin. Igoera ezinezkoa dela ikusirik, soiko postuetara hurbiltzea dute helburu. Leioa WLB taldeak CN Boadilla izango du aurkari larunbat honetan arratsaldeko 15:30etatik aurrera. Lau partidu geratzen dira aurretik eta Bizkaitarren helburua sailkapenean ahalik eta goren geratzea izango da, pasa den denboraldian Klubak...
22 Martxoa 2017
Erreginaren koparen ondoren berriz ere Emakumezkoen Ohorezko Mailako ligari ekiteko unea iritsi zaio. RC Jolasetako neskek Terrasara egingo dute bidaia Egara Klubaren aurka lehiatzeko. Partidua eguerdiko 12:45etan ospatuko da. Kopako Final Laurdenetan galdu arren, Lipe Morenoren taldeak zentzazio onak utzi zituen eta sentipen horiek puntutan bilakatzea bilatuko dute.