Bilboko errugby talde bakarra da eta Errugbyko Udal Eskolaren arduraduna da.
Laurogei hamarkadaren erdialdera Bilbon 6 errugby talde existitzen ziren, bakoitza bere talde desberdinekin, alaber, senior, junior, gazteak eta kadeteak, honen adibide Bilbao R.C., Gau Txoriak, Sarriko, etab. 90en amaieran bakarrik lehenengo biak mantendu ziren eta biak arazo berdina zeukaten errugbiaren praktikarekin eta dibulgazioarekin aurrera egiteko, azkenean barne eztabaida beroak eta negoziazio neketsuak egonda ere bizirik irauteko bi taldeen lotura bide bakarra zelaz konturatu ziren.
2000ko ekainean fusioa onartzen da bi Kluben Bazkideetako Batzar Orokorren aldetik, lehengo eta behin kiroletakoa, bere zuzendaritza-batzordeak eta nortasun juridikoa mantenduz, eta jada 2000/2001 sasoian lehiatuz Bilbo Universitario UPV/EHU-izendapenean, zeinetan lehen lehen maila nazionalera igotzea lortzen da, horretan lehiatu egin zuen 2005/2006 sasoira arte noiz kategoria galdu egin zen eta berreskuratu egin zen 2011/2012 sasoian, berriro Universitario Bilbao Rugby izendapenarekin nazio-lehen mauilaren koadroan sartuta. 2013/2014 sasoian estatuko errubgiaren zilar kategoriara igotzea lortzen du B ohore mailan, Universitario Bilbao Rugby orain arte ez da egon kategoria handiago batean. 2014*2015 sasoian, kategorien berrantolaketarekin eta nazio lehen mailaren desagerpenarekin Universitario Bilbao Rugby Euskal ligara bueltatzen da.
Fusioaren emaitza onak ikusita, bai kirolaren aldetik bai giza arlotik, maila guztietara benetazko bat-egiteari ekitea erabaki zen, Universitario XV R.T. estatutuak errealitate berrira moldatuz, eta Unibersitario Bilbao Rugby izena hartuz, 2001/2002 sasoian bat-egite honek burutu egin zen
Universitario Bilbao Rubgy-k gaur egun senior talde maskulinoa, gazte talde maskulinoa, kadete talde maskulinoa, haur talde maskulinia, beterano taldea eta errugbi eskola mantentzen ditu; klubarekiko nortasun juridiko independientearekin baina Bilbao Rugby Eskola finantzatzen da, bere zuzendaritza batzordea klubaren kideak izanez.
Universitario XV Rugby taldea
Universitario XV R.T. 1969an jaiotzen da Ingenieron Bilbao taldearen fundazioarekin, eskualdeko ligan jokatu zuena eta parte hartu zuen unibertsitario txapelketa desberdinetan lehen postua lortuz Sevillan eta Bilbon egindako lehiaketetan 72 eta 73 urteetan, zilarreko dominak Granadako Torneoan eta Alikanten 72 eta 76 urteetan eta brontzezkoa Bartzelonan eta Granadan 74 eta 80 urteetan.
1976. urtean klubaren izena aldatzen da (“Club Deportivo Universitario” izenara aldatuz, mantendu izan zena 1979 urtean Medicina Bilbao taldearekin bat egin zutenean, azken talde honek 75/76, 76/77 eta 77/78 sasoietan “Liga Norte” izendaturiko ligan parte hartu zuena, oraindik Liga Nazionala ez zegoenean.
1979 horretan CD Universitario taldeak lehen mailara igotzea lortu zuen, sasoi horretako estatuko kategoria handiena izanda, 82/83 urtera arte kategoria horretan egon zen bigerren mailara jaitsi baino lehen, 1984an kategoria honek desagertzen da Eukal Liga sortzearekin eta horretan egon zen bi kanpainatan zehar, Probintzia Ligara 1986. urtean jaitsi arte. Urte hontean, “Universitario XV Rugby Taldea” izena hartzen da.
87/88 sasoian bigarren euskal liga sortzen da,non “Universitario XV R.T.” jokatzen du 93/94 sasoira arte, urte honetan euskal lehen mailara igotzen da 99/00 sasoira arte.
30 baino gehiago errugbi urte hauetan klubak txapelketa ofizial eta lagunarteko lehiaketa askotan parte hartu izan zuen, bai nazional bai atzerritar, bere kategoria guztietako kide izanez, Bilbao Rugby Clubarekin bateratzearen aurrean bere azken lorpenak nabarmendu behar dira Espainia Junior txapelketan laugarren postua 2001. urtean, hirugarren postua Ganteko Nazioarteko Txapelketan 96 eta 97 urteetan eta zazpitarako 1997ko Nafarroako Unibertsitateak antolatutako Errugbi Txapelketako brontze kopa.