Gernika Rugby

Taldea

1973an, GERNIKA RUGBY TALDEA sortu zen, maiatzaren 18an hain zuzen ere. Egun horretan, Industria kaleko Felipe Atxalandabasoren tabernan (Onaindia-Jai Zai taberna) bildu ziren hamabost bazkideak agertzen dira fundazioaren aktan. Taldea honako hauek osatzen zuten: Michael Wilkins (lehendakaria), Mikel Azcarate (lehendakariordea), Roberto Madariaga (diruzaina), Francisco Javier Gondra (idazkaria), Bittor Bilbao, Santiago Ensunza, Carlos Euba, Marcos Larrauri, eta Javier Longarte (batzordekideak), Juan José Larrauri, Fernando Erdaide, Julen Munitis, Fernando Zubiaurre, Nicolas Estebanez eta Juan Ramon Luengo.

Hori lagunarteko lehen partida egin eta bost egunera gertatu zen. Partida hori Derioko Seminarioan jokatu zen Bilbao R.C.ko gazte-taldearen aurka, eta, azkenean, “bocho”-ko jokalarien alde egin zuen markagailuak 24-18.

Horren aurretik, neguan, eta Bittor Bilbaoren ekimenez, Marcos Larrauri, biak ere errugbian aritzen ziren unibertsitarioak, eta Carlos Euba, jokalari ohia, izan ziren gero GRT bihurtuko zena sortzen hasi zirenak.

Gernika Rugby Taldearen agerpena mugarri bat izan zen Bizkaiko Errugbiarentzat, Bilbotik kanpo kokatutako lehen kluba baitzen. Era berean, R.T. (Rugby Taldea) laburdura erabiltzen hasi ziren Euskadiko gainontzeko klubetan ere.

Udaberrian eta udan, Laidako hondartzan, Urdaibaiko gazteluan (Perrexilen) eta  “suhiltzaileen” parkean (orain Santanape kiroldegia dagoen tokian) egin ziren lehen entrenamenduak. Entrenamendu horien bidez, urriaren 28an, Urriko Azken Astelehenaren bezperan, Bizkaiko Eskualdeko Ligako Txapelketan jardun ziren GRTko lehen taldeko kideak.

Lehen urteetan, 1973tik 1977ra, GRTk bigarren mailara igotzea lortu zuen gazteek eta kadeteek osatutako taldeari esker.  Taldeak, urteekin, postuak irabazi zituen 1981ean lehen mailara igotzea lortu arte. “Erbesteko” urte luzeak izan ziren, Derio Merkurio Iturritik (deialdiaren ohiko kokalekua) 30 km-ra baitzegoen.

Albisteak

Getxo Rugby Taldea-Gernika Rugby Taldea

02 Urria 2015

Getxo Rugby Taldeak eta Gernika Rugby Taldeak bihar, arratsaldeko bostetan, Ohorezko mailako hirugarren jaurdunaldian elkar jokatuko dute.   Getxo Rugby Taldeak eta Gernika Rugby Taldeak bihar, arratsaldeko bostetan, Ohorezko mailako hirugarren jaurdunaldian elkar jokatuko dute. Bakarrik derbiek daukaten ukitu berezia dela eta, biharko partida ez da besteelakoa izango....

Ikusi...

Vigo R.C. 20 - 20 Gernika Rugby Taldea

17 Abendua 2014

Vigora joan aurretik be partidu bardindua izango zala aurreikusten zan, eta basurdeak denpora osoan galiziarren atzetik ibili baziran be, ez eben amore emon eta lanean eta borrokan jarraitu eben, azken bardinketa lortu arte. Vigokoek sartu ebezan puntuak lehenengo; Losadak 5. minutuan sartutako entseguari esker 5-0 aurreratu ziran. Basurdeak apur bat...

Ikusi...

C.R. Cisneros 49 - 7 Gernika Rugby Taldea

20 Azaroa 2014

Azken partiduetan ez dogu jakin zelan irabazi Cisnerosekoai, eta zapatuan be ordu erdi eskas aguantau genduan, eta ordurako 13-7 gengozan. Baina handik aurrera maldan behera jarri jakien dana madrildarrai, eta partidua amaitu zanerako sei entsegu sartu euskuezan. Horrenbeste zigor-kolpe egiten diranean gatx izaten da ezer positiboa lortze; izan be, kasurik...

Ikusi...

Gernika Rugby Taldea 32(b)- 18 F.C. Barcelona Rugby

14 Azaroa 2014

Ondo merezitako garaipena lortu eban Gernika Rugby Taldeak F.C. Barcelonaren kontra Urbietan. Izan be, domekako bost puntuakaz seigarren lekuan sendotzen da gure taldea. Eta Astarloaren jokalariek eginiko lan ona ikusita —20 puntu daroez eta oraindino be liga luzea geratzen jaku—, mailari eusteagaz baino zeozer gehiagogaz be amestu geinke. El equipo...

Ikusi...

Gernika Rugby Taldea - F.C. Barcelona Rugby

07 Azaroa 2014

Datorren domekan, azaroaren 9an, Ohorezko Mailako errugbi txapelketako zortzigarren jardunaldiko partidua jokatuko dabe Gernika Rugby Taldeak eta F.C. Barcelona Rugbyk. Partidu borrokatua izango da, seguru, Bartzelonakoek partidu bitan izan ezik beti lortu dabe-ta defensako bonusa: U.E. Santboianaren kontra, ezinezkoa dalako, eta C.R.C. Pozuelogaz bardindu eben partiduan. Horrek erakusten dau ez...

Ikusi...

Bathco Rugby 24 – 15 Gernika Rugby Taldea

04 Azaroa 2014

Basurdeek gogotik borrokatu eben San Romanen, eta askok aurretik pentsetan ebena baino partidu bardinduagoa atara zan. Bathco hasi zan erasoan, eta, halan, 8. minutuan entsegua sartu eta transformauta 7-0 jarri ziran bisonteak aurretik. Baina basurdeek atoan erreakzinoau eben, eta Santanderrekoan entsegu-lerroa zapaldu...

Ikusi...

Bathco R.C. vs Gernika Rugby Taldea

31 Urria 2014

Datorren domekan, azaroaren 2an, Ohorezko Mailako 7. jardunaldiko partidua jokatuko dau Gernika Rugby Taldeak, Santanderren, San Roman zelaian, Bathco R.C.-ren kontra. Liga hasi zanean oso helburu desbardinak eukiezan talde bi izango dira aurrez aurre domekan. Gernikarrek maila mantentzeko ideia garbiagaz hasi eben denporaldia, eta Santanderrekoek, ostera, taldea asko...

Ikusi...

Gernika R.T. – VRAC Quesos Entrepinares

23 Urria 2014

Zapatuan, 16:30etik aurrera, Ohorezko Mailako seigarren jardunaldiko partidua jokatuko dabe Urbietan Gernika Rugby Taldeak eta VRAC Quesos Entrepinaresek. Superkopa irabazi barri jatorku Valladolideko taldea, baina ligan be lehiatzeko gogoa eukiko dau, gorengo taldeetatik ez urruntzeko. Izan be, El Salvadorren kontra puntu bategaitik eta Katalunian Santboiren kontra...

Ikusi...

Hernani R.C.E. 14 – 19 Gernika R.T.

23 Urria 2014

Oso garaipen inportantea lortu eban GRTk zapatuan Landaren. Jakina zan moduan, hortzak estututa jokatu eben talde biek, eta, horren erakusgarri, lehenengo zatia 3-0 amaitu zan. Zigor-kolpe bidez lortu ebazan hiru puntuok Genuak, partidua hasi eta minutu bira, baina handik aurrera 10eko lerroen artean jokatu eben talde...

Ikusi...

C.R.C. Pozuelo vs Gernika R.T.

03 Urria 2014

Bihar, urriaren 3an (zapatua), jokatuko dabe basurdeek Ohorezko Mailako laugarren jardunaldiko partidua, Pozueloko Valle de Las Cañas zelaian. Datozen partiduak etxetik kanpo jokatuko doguz eta aurrean izango doguzanak —pentsetakoa danez— kontrario zuzenak izango dira denporaldi amaieran; horrenbestez, gureentzat oso inportantea izango da emaitza positiboak lortzea partidu...

Ikusi...

Ordizi R.E. 39 – 20 Gernika R.T.

23 Iraila 2014

Basurdeek ezin izan eben punturik ekarri Altamiratik, eta Goierrira joan zan taldean nabarmen ikusi zan Del Bosque, Olaeta, Lasa eta Fouldsen hutsunea. Basurdeek asko sufridu eben jokoaren fase estatikoetan, eta momentu batean be ez eben partiduko kontrola euki. Jokoan hasi eta 10 minutura Muagututiak entsegua sartu eban —domekan amesgaiztoa izan...

Ikusi...

Ordizi R.E. - Gernika R.T.

19 Iraila 2014

Datorren domekan, irailaren 21ean, Ohorezko mailako 2. jardunaldiko partidua jokatuko dabe, Altamiran, Ordizia Rugby Elkarteak eta Gernika Rugby Taldeak.Irabazteko asmoagaz joango dira basurdeak Ordiziara, aurtengo denporaldiko lehenengo jardunaldietan gorengo postuetan jarraitzearren. Talde biek aurreko urteko blokea mantenidu gura izan dabe, eta, horregaitik, jokalari gitxi fitxau dabez. Goierrikoek Kepa Zamakola ekarri...

Ikusi...

Gernika R.T. 38 - 31 Vigo R.C.

17 Iraila 2014

Lehenengo jardunaldia eta lehenengo garaipena Bizkaia Gernika Rugby Taldearentzat, nahiz eta Vigok ahaleginak eta bi egin ebazan irabazteko. Edozelan be, sariagaz joan ziran etxera, puntu bi be atera ebazan-ta Urbietan. Pilak jarrita urten eben galiziarrek: basurdeak euren zelaian sartu ebezan, aurrelarien lan handiari esker. Baina etxekoak ez...

Ikusi...

Gernika R.T. vs Blusens Vigo

11 Iraila 2014

Datorren domekan, hilak 14, 12:00etan, Urbietan 2014-2015 denporaldia hasiko dabe Gernika R.T. eta Blusens Universidade de Vigo taldeek. Basurdeen zuzendaritzak aurreko denporaldian jarri eban bidetik hasiko dau gure taldeak aurtengo denporaldia, hiru helburu honeek lortzeko: taldea Ohorezko Mailan mantendu, harrobiko jokalariak lehenengo taldean sartzen joan eta...

Ikusi...

Oscar Astarloa izango da Gernika Rugby Talderen entrenatzailea

13 Maiatza 2014

Denporaldia amaituta, taldeko arduradunak —eta hareen buru Joseba Olaeta kirol zuzendaria dagoala— 2014-2015 denporaldia prestatzen hasi dira. Eta hartu daben lehenengo erabagia izan da Oscar Astarloari emotea talde seniorreko entrenatzaile kargua, eta elorriotarrak onartu egin dau. Astarloagaz batera Kemen Goitiandia egongo da, bigarren entrenatzaile moduan,...

Ikusi...

Atlético de Madrid Rugby 34 – 41 Bizkaia Gernika Rugby Taldea

06 Maiatza 2014

Bizkaa Gernika Rugby Taldeak irabaztea lortu eban aurtengo denporaldiko Ohorezko mailako azken partiduan, Atlético de Madrilen kontra. Talde biek baja asko eukiteak eta batzuek zein besteak sailkapenari begira trankil egoteak goitik behera baldintzatu eban partiduko erritmoa. Alai jokatzen hasi ziran biak be, defentsan apur bat erlajauta, eta horren ondorioz akats...

Ikusi...

Bizkaia Gernika Rugby Taldea 32 (b) - 17 Ampo Ordizia R.E.

14 Apirila 2014

Urbietan, giro handiagaz, denporaldiko partidurik politena ikusi zan zapatuan: etxekoak, joko onagaz eta lan handia eginez, kapaz izan ziran-ta txarto hasitakoari bueltea emoteko. UNAI NARBARTE Urbietan, giro handiagaz, denporaldiko partidurik politena ikusi zan zapatuan: etxekoak, joko onagaz eta lan handia eginez, kapaz izan ziran-ta txarto hasitakoari bueltea emoteko. Bizi-bizi...

Ikusi...

U.E. Santboi 38 - 22 Bizkaia Gernika Rugby Taldea

08 Apirila 2014

Universidade de Vigok zapatuan galdu ebala jakinda eta mailari matematikoki eutsita joan ziran basurdeak domekan Baldiri Aleura. Partidua irabazi eta, halan, Ohorezko Mailako txapela lortzeko kanporaketak jokatzeko geratzen jakuzan aukera apurrak aprobetxatzeko asmoagaz urten eben jokalariek zelaira. Ezin izan zan lortu baina, eta orain sailkapenean ahalik eta goren geratzea baino...

Ikusi...

U.E. Santboiana vs Bizkaia Gernika R. T.

04 Apirila 2014

Bizkaia Gernika Rugby Taldea Baldiri Aleura doa asteon, domekan, matematikoki lortzeko Ohorezko Mailan geratzea. Bizkaia Gernika Rugby Taldea Baldiri Aleura doa asteon, domekan, matematikoki lortzeko Ohorezko Mailan geratzea. Izan be, Universidade de Vigok galdu ezkero edo basurdeek puntu bi lortu ezkero, mailari eutsiko leuskioe basurdeek, eta hori da, hain zuzen...

Ikusi...

Bizkaia Gernika Rugby Taldea vs VRAC

28 Martxoa 2014

Datorren zapatuan, 17:00etan, VRAC etorriko jaku Urbietara, Ohorezko Mailako liderra, ligako hemeretzigarren jardunaldia jokatzeko. Basurdeek mailari eusteko borrokan upelako aurrerapausua emon eben aurreko astean Vigon, eta asteon be liderrari ikaratxu bat emoteko ahalegina egingo dabe. Datorren zapatuan, 17:00etan, VRAC etorriko jaku Urbietara, Ohorezko Mailako liderra, ligako...

Ikusi...

Blusens Universidade de Vigo 19 - 32 Bizkaia Gernika Rugby Taldea

28 Martxoa 2014

Domeka eguerdiko partidua mugarria zan Gernikarrentzat: irabazi ezkero, trankil; galdu, ezkero, larri. Ganera, Santboi eta Hernaniren aurreko eguneko emaitzak ikusita irabaztera behartuta egozan basurdeak. Domeka eguerdiko partidua mugarria zan Gernikarrentzat: irabazi ezkero, trankil; galdu, ezkero, larri. Ganera, Santboi eta Hernaniren aurreko eguneko emaitzak ikusita irabaztera behartuta egozan basurdeak....

Ikusi...

Bizkaia Gernika Rugby Taldea vs Getxo Rugby Taldea

14 Martxoa 2014

Zapatuan, martxoak 15, 17:00etan, Ohorezko Mailako 17. jardunaldiko partidua jokatuko dabe Bizkaia Gernika Rugby Taldeak eta Getxo Rugby Taldeak, Urbietan. Zapatuan, martxoak 15, 17:00etan, Ohorezko Mailako 17. jardunaldiko partidua jokatuko dabe Bizkaia Gernika Rugby Taldeak eta Getxo Rugby Taldeak, Urbietan. Azkenengo partidu biak galduta datoz talde biak: porrot latzak...

Ikusi...

R. C. Complutense Cisneros vs Bizkaia Gernika Rugby Taldea

07 Martxoa 2014

Datorren domekan, 12:30ean, Madrileko Centralean jokatu dau Bizkaia Gernika Rugby Taldeak R. C. Complutense Cisnerosen kontra, Ohorezko Mailako 16. Datorren domekan, 12:30ean, Madrileko Centralean jokatu dau Bizkaia Gernika Rugby Taldeak R. C. Complutense Cisnerosen kontra, Ohorezko Mailako 16. jardunaldiko partiduan. Aurtongo partidu guztien moduan,...

Ikusi...

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).